Talentia Sarea sare-izaerako plataforma profesional bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutakoa, berrikuntza- eta ezagutza-prozesuan kualifikazio altua duten pertsonak batu eta lotzeko helburuarekin, beste erakunde, unibertsitate edo enpresekin elkarlanean.[1][2][3]
Sarea "Talentia Sareaz" eta "Be Basque Talent Network sareaz" osatzen da, Bizkaia Talent agentziak hautatutako kualifikazio altua duten profesionalen sare orokor handi bat.[4]
2013an sortu zuen Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Sailak, orduan Imanol Pradalesek zuzentzen zuen saila, eta, ondoren, 2015ean zabaldu zen nazioarteko enpresa, unibertsitate eta beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmen ezberdinekin.[5]
Garai hartako Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok deklaratu zuenez: sarearen helburua da "lurraldeko gazte bertutetsuen gaitasunak bultzatu eta indartzea eta, horrela, Bizkaia ere haz dadin", "Talentua kontuan eduki nahi dugu, bizkaitar guztien etorkizuna eraikitzeko", eta "Herrialde txikia gara (Euskal Herria), eta gure etorkizuneko oinarrietako bat egiten dugun horretan onenen artean egotea da".
Talentia Sarea (Red Talentia, gazteleraz, Talentia Network, ingelesez) Bizkaia Talentek hautatutako profesionalen talde bat da, Talentia, Talent Pro Bizkaia edo Talentia Challenge programetan parte hartu dutenak.[9][10]
Talentia Sarea Bizkaiko talentu gaztearen komunitate bat da, eta programa ezberdinetako (Talentia, Challenge eta Konpetentziak) parte-hartzaileen arteko lotura-puntu bat izatea du helburu, baita networkinga sustatzea eta garapen profesionalean laguntzea ere.[11][12][13]
Talentia Sareean sariak, bekak edo diru-laguntzak eskuragarri jartzen dira kideei[14][15][16], baita tutore profesionalak ere.[17]
2019. urtean, Talentia Sareak 1.500 kide baino gehiago zituen dagoeneko.[18][19][20] 2021ko abenduaren 31n argitaratutako datuen arabera Talentia Sareak 2.100 kide baino gehiago zituen.[21]
"Be Basque Talent Network" ekimena (2015)
2015. urtean "Be Basque Talent Network" proiektua martxan jarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak,[2][22] estrategia eta marka berri bat profesionalen sarea nazioarte mailan handitzeko.[23][24]
Talentia Sarearen kideak
2013. urtean, Talentia Sareak 500 kide inguru zituen,[1] 2019an, 1.500 kide baino gehiago,[18][19][20] eta, 2021ko abenduaren 31n, 2.100 kide baino gehiago.[21]