Talasokrazia edo itsasoen jabetza (antzinako grezieraz: θάλασσα, thalassa, «itsaso», eta κρατος kratos, «boterea») kontzeptu geoestrategikoa da; horren arabera, estatu batek itsas zabal handi batean duen boterea da, bereziki estatuaren indargune nagusi bilakatzen denean. Hasiera batean kontzeptua haren itsas indarrari esker Egeo itsasoan zabaldu zen Zibilizazio minoikoa definitzeko erabili zen.[1]