Taken Pierre Morel frantziar zinema zuzendariak zuzendu eta Luc Besson eta Robert Mark Kamenek idatzitako 2008ko ekintza thriller filma da. Liam Neeson, Maggie Grace, Famke Janssen, Katie Cassidy, Leland Orser eta Holly Valance aktoreek antzeztu zuten.
Taken 2 (2012) eta Taken 3 (2014) jarraipenak izan ditu, bai eta 2017ko izenburu bereko telesaila ere, Clive Standen aktoreak antzeztua.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bryan Mills (Liam Neeson) CIAko agente ohia da, baina Parisen albanokosovar gaizkile erakunde batek Kim (Maggie Grace) alaba bahitutakoan, hura salbatzeko ekintzara itzuli da. Erakundeak neska gazteen salerosketa sare batean dihardu; hortaz, Millsek alabaren arrastoa galdu aurretik, hura aurkitzeko ordu gutxi batzuk bakarrik ditu.
Aktoreak
Kanpo estekak