Take the Lead, 2006ko Liz Friedlander estatubatuarrak zuzendutako dantza drama film bat da. Antonio Banderas, Alfre Woodard, John Ortiz, Rob Brown, Yaya DaCosta, Dante Basco, Elijah Kelley eta Jenna Dewan aktoreek antzeztu zuten.
Pierre Dulaine dantza irakaslea eta institutuetako Dantza Ikasgelen sortzailearen bizipenetan oinarritua dago. Filma berez New Yorken girotua egon arren Toronto hirian filmatu zen, New Yorkeko zenbait eszena gehituz.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, New York, Pierre Dulaine (Antonio Banderas) saloiko dantza irakasle inspuratzaileak doako hiriko institutu bateko ikasle gatazkatsuenei doako ikastaroak eskeiniko dizkie. Hasiera batez, ikasleek Dulaine ezzeptizismoz ez dute serio hartuko, saloiko dan5za ez baizaie erakargarria irudituko, baina irakaslearen konpromisoa eta jardunaren ondorioz puskanaka hura eta ikasleen arteko harresia apurtuz joango da. Denen artean haratago joatea erabaki eta energiaz beteriko dantza estilo berria sortuko dute: Dulainen saloiko dantza eta ikasleek aurrez dantza egiten duten hip-hop kale dantzaren nahasketa. Lasterrera, Dulaine bere irakasleen bultzatzailea bilakatu eta bere dantza ikastaroak haietako askok beren bizitzengatik borrokatzeko pizgarria izango dira. Hiriko dantza txapelketa prestigiotsu batean izen eman eta hartan partehartzeko itxaropenez ahalegina eta perfekzioa bilarazten lagunduko die. Bide horretan harrotasuna, begirunea eta ohoreari buruzko gauza baliotsuak ikasiko dituzte.
Aktoreak
- Ikasleak
- Bestelakoak
Kanpo estekak