T4 fago

T4 fago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaHeunggongvirae
FilumaUroviricota
KlaseaCaudoviricetes
OrdenaCaudovirales
FamiliaMyoviridae
GeneroaT4likevirus
Espeziea Enterobacteria phage T4
[[|]]

T4 fagoa Escherichia coli bakterioa infektatzen duen bakteriofagoetako bat da. T letrak bere buztanari ("tail", ingelesez) erreferentzia egiten dio.

Bere material genetikoa harizpi bikoitzeko DNA da, 170.000 pare base inguru dituena eta 135 proteina mota kodetzen dituena [1]. Bere burua, bakteriofago guztiena bezala, ikosaedrikoa da. Escherichia coli infektatzen duenean ziklo litikoa osatzen du, hots, bakterioaren barruan erreplikatu ondoren fagoak bakterioaren lisia eragiten du (ez du inoiz ziklo lisogenikoa burutzen).

T4 birusaren DNA eta bakterio ostalariarena ezberdinak dira, fagoak zitosina basea eraldatzen baitu. Zitosina berezi honi esker (5-hidroximetilzitosina) zelula ostalariaren murrizte-entzima gehienek ez dute ezagutzen T4 fagoaren DNA.

Bizi-zikloa

T4 fagoa oso ikertua izan da 1940tik, ehunen kultiboak asmatu aurretik (1950eko hamarkadan). Ehunen kultiboek animalien birusen ikerketa ahalbidetu zuten, baina horiek garatu aurretik bakteriar kultiboekin lan egiten zen, fagoen ikerketa errazten zutenak. Horri esker aurrerapen handiak egin ziren birologian eta biologia molekularraren eremuan [2].

T4 fagoaren bizi-zikloa (bakterioan sartzen denetik zelularen lisia gertatu arte) 30 minutu ingurukoa da, 37º C-etan. Hauek dira fagoaren infekzioaren etapa nagusiak:

  • buztana uzkurtu egiten da eta birusaren DNA zelula ostalariaren barrualdera sartzen da
  • fagoak zelula ostalariaren tresneria erabiltzen du bere DNA erreplikatzeko eta buruaren eta buztanaren proteinak sortzeko. Fagoaren material genetikoak proteina goiztiarrak sortzen ditu lehen (DNA horren erreplikazioan eta transkripzioan parte hartzen duten entzimak dira horiek) eta gero proteinak berantiarrak (fagoaren buruaren proteinak eta zelula ostalaria puskatzeko beharko duen lisozima ere). Horrekin batera, fase horretan bakterioaren kromosoma entzima biriko sortu berriek suntsitzen dute.
  • birusaren muntaketa: buruaren proteinak eta buztanarenak birusaren material genetikoarekin batzen dira, partikula biriko berriak sortuz.
  • infekzioaren bukaeran, fago berriak "leherketa" izeneko prozesuaren bidez askatzen dira, bakterioa suntsituz. Fagoak sintetizatutako entzima batek (lisozima fagikoak) zelula hormaren gain jarduten du, zelularen lisia eraginez [3]. Berrehun eta laurehun fago artean askatzen dira "leherketa"ren unean.

Erreferentziak

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:257 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.
  2. Norkin, Leonard C.. Virology, Molecular Biology and Pathogenesis. Washington: American Society for Microbiology, 2010, 725 orr. ISBN: 978-1-55581-453-3
  3. Ingraham, John, Ingraham, Catherine: Introducción a la microbiología, Vol. I, Ed. Reverté (1998), 309 orr. ISBN: 84-291-1870-5

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.