Symphony Hall (euskaraz Areto Sinfonikoa), askoz ere ezagunagoa Musikverein izenez soilik, AEBtako Massachusetts estatuko Boston hirian kontzertu-areto bat da. Sonoritate onena duten mundu osoko hiru kontzertu-areto edo antzokietako bat da, beste biak Vienako Musikverein eta Amsterdamgo Concertgebouw kontzertu-aretoak direlarik.
1900eko urriaren 15an inauguratu zen. Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketak suntsitu eta zaharberritua izan zen Alemaniako Leipzig hiriko Gewandhaus kontzertu-aretoan oinarritua eraiki zen. McKim, Mead & White arkitektur estudioak diseinatu zuen. Gaur egun Bostongo Orkestra Sinfonikoaren egoitza da.
Iruditegia
Kanpo estekak