Sweet smell of success (euskaraz: «Arrakastaren usain goxoa») 1957ko film beltza da, Alexander Mackendrickek zuzendu zuena. Burt Lancaster, Tony Curtis, Susan Harrison eta Martin Milner izan ziren antzezle nagusiak. Hill-Hecht-Lancaster Productionseko James Hillek ekoitzi zuen eta United Artistsek banatu. Clifford Odetsek eta Ernest Lehmanek idatzi zuten gidoia, azken honen eleberri batetik abiaturik. Argazkilaritzaren arduraduna James Wong Howe izan zen, eta musika Elmer Bernsteinena da.
1993an, Estatu Batuetako Library of Congress-ek National Film Registry-n sartzea erabaki zuen, balio kultural, historiko edota estetiko nabarmenak dituelako.
Argumentua
Egunkari zutabegile ospetsu baten istorioa kontatzen da. Bere boterea eta bere kontaktuak erabiliko ditu arrebaren maitasun erlazioa zapuzteko.
Pertsonaiak
Kanpo estekak