Surimi

Surimi
arrain ore, ganba-pasta eta plater prestatu
Materialakarrain xerra
Historia
Jatorrizko herrialdeaJaponia

Surimi (japonieraz 擂り身 / すり身, "haragi xehetu") arrain zuriz edo beste haragiz egindako orea da, jatorriz Japoniako. Halaber, ore hori osagai nagusitzat duen Asia ekialdeko edozein jaki izan daiteke. Itxura, forma eta ehundura askotan aurki daiteke, eta usu beste jaki batzuen antza izateko erabiltzen da, hala nola otarrainak, karramarroak eta aingirak. 1990eko hamarkadatik aurrera Euskal gastronomian angulak ordezkatzeko gulak ekoizteko erabiltzen da.

Arrain xerrak behin eta berriz xehetu eta uraz garbitzen dira, azkenean ore gelatinatsu moduko bat gelditu arte, ore horri almidoia, arrautz zuringoa, gatza eta landare-olioa, sorbitola, azukrea, soja proteinak eta beste zenbait osagai gehitzen zaizkio. Behin ekoiztuta, paketatua eta izoztua da.

Historia

Surimizko gulak.

Arrain-orea elikagai ezaguna izan da Asiako ekialdean. Txinan, osagai hori arrain-bolak(魚蛋/魚丸) egiteko erabiltzen da, eta Fujian eskualdeko sukaldaritzan ohikoa den geng (羹) izeneko zopa lodi baten osagai bezala. Japonian, surimiaren lehen ekoizpena 1115koa da, kamaboko egiteko. Alaskako abadira, jatorriz Japonia inguratzen duten itsasoetakoa, paper garrantzitsua izan zuen surimi prozesatuaren garapenean, bere biomasa proteiko handiagatik. Satsumaage, chikuwa eta hanpen surimiarekin egindako beste plater nagusi batzuk izan ziren 1960 baino lehen[1].

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, surimia prozesatzeko makinak erabili ziren, baina beti fresko saltzen zen, izozteak eragin negatiboa baitzuen azken produktuan, surimiak gel nolakotasuna desnaturalizatzen baitzuen. 1945 eta 1950 artean, Hokkaidoko abadira harrapaketen errekorrak (batez ere arrabak biltzeko) arrainki kopuru handiak eragin zituzten, eta, ondorioz, Hokkaidoko Arrantza Ikerketa Estazioak soberakina hobeto kudeatzeko emaitza onak lortu zituzten, surimi ekoizpena biderkatuz.

1975ean surimiaren kontsumoak goia jo ondoren, Japonian kontsumoak behera egin zuen beste haragi batzuk (behikia, txerrikia) hobetsi ahala. Gainera merkatuan kalitate eskasagoko produktuek eragina izan zuten kontsumitzaileek oro har surimiari buruz zuten iritzian.

Nutrizioa

Arrain-surimiak % 76 ur inguru du, % 15 proteina, % 6,85 karbohidrato eta % 0,9 gantz.

Surimia liseriketa errazeko proteina modura erabiltzen da, bai eta hainbat jaki prozesatuen prestaketarako ere.

Irudiak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Park, Jae W.. (2013-11-12). Surimi and Surimi Seafood. CRC Press ISBN 978-1-4398-9857-4..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.