Sulfoxido funtzio-taldea
Sulfoxido da sulfinilo (=SO) funtzio-taldea duten konposatu organikoen izen generikoa. R–S(=O)–R' formula orokorra dute, non R eta R' erradikal organikoak diren. Sulfuroetatik sulfonetara daraman oxidazio-prozesuko bitarteko konposatuak dira. Aliina eta dimetil sulfoxidoa dira talde honetako konposaturik ezagunenak[ 1] .
Sintesia
Sulfuroak oxidatuz sintetizatzen dira sulfoxidoak hidrogeno peroxidoak edo periodatoak usatuz . Erreakzioaren sulfoxidazio esaten zaio. Kontuz izan behar da gehiegizko oxidazioak sulfonarik sor ez ditzan. Adibidez DMSO sintetizatzeko dimetil sulfuroa gehiegizko oxidazioak dimetil sulfona emango luke[ 2] [ 3] .
Arilo-sulfoxidoen kasuan beste bide batzuk ere badira, hala nola sufre dioxidotik abiatuta bi Friedel-Crafts erreakzioen bidez katalizatzaile azidoa baliatuz;
2 ArH + SO2 → Ar2 SO + H2 O
Erabilera
Esomeplazolaren egitura. Konposatuaren enantiomero bakarra dago. Omeoplazola aitzitik bie enantiomeroen nahaste errazemikoa da
DMSO disolbatzaile gisa oso erabilia da. Medikuntzan ere baditu aplikazioan hanturak tratatzeko eta analgesiko gisa.
Bestetik sulfoxido funtzio-taldea botika inportanteetan ageri da, adibidez: omeplazolean , esomeplazolean , modafinilean eta amodafinilean .
Naturan
Sulofoxido naturalak badira hala nola aliinia eta ajoenoa .
Erreferentziak
Kanpo estekak