Aliina organosufre-konposatua da C6H11NO3S formula duena eta sulfoxidoen familiakoa. Solido kristalino zuria da 163-165 C-tan urtzen dena. Zisteina aminoazidoaren deribatua da[1].
Baratxuri freskoaren osagarrietako bat da. Hortaz baratxuria mozten denean, aliinasa entzimak allina alizina bihurtzen du zeina berakatz freskoaren usainaren erantzulea den.
Sintesia
Aliinaren sintesi kimikoa L-zisteinatik abiatzen da. 3-bromopropenoarekin tratatuz desoxialiina eratzen da eta hau hidrogeno peroxidoz tratatzean aliinaren bi diastereoisomero lortzen dira[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak