Suintila[1] (gotikoz: Swinþila; latinez: Suinthila) bisigodoen erregea izan zen 621tik 631ra arte. 634. urtean hil zen.
Suintilak bizantziarren aurkako gerra egin zuen 621 urtean. Halaber, baskoiak menderatzen saiatu zen eta, presoak erabiliz, 628. urtean hiri bat eraiki zuen: Oligicus (gaur egungo Erriberri). Hau Rekopolisekin batera bisigodoek eratutako hiri gutxienetariko bat izan zen eta Gasteizekin batera mendietan zeuden baskoiak gelditzea zuen helburu.
Erreferentziak