Suedia Berria

Suedia Berria
1638 – 1655
Suedia Berria bandera

Suedia Berria armarria

Geografia
HiriburuaFort Christina
Ekonomia
DiruaRiksdaler
Kultura
ErlijioaSuediako Eliza
Historia
Aurrekoak
Herbeherea Berria
Lenape
Ondorengoa
Herbeherea Berria

Suedia Berria (suedieraz: Nya Sverige) Suediar Inperioak Delaware ibaiaren beheko lurretan 1638 eta 1655 artean sortu zuen kolonia bat izan zen, gaur egungo Delaware, Maryland, New Jersey eta Pennsylvanian, Ameriketako Estatu Batuetan[1]. Hogeita Hamar Urteko Gerraren testuinguruan sortu zuen Suediak, botere handiko lurraldea zenean, Amerikaren kolonizazio saiakeraren barne. Suediak tabakoa landatu eta larruak trukatzeko eremu propio bat nahi zuen kontinentean.

Delaware ibaiaren bi aldeetan ezarri ziren herriak. Fort Christina, gaur egungo Wilmingtonen, lehen kolonia izan zen, Kristina Suediakoaren omenez deitua. Kolonoak suediarrak, finlandiarrak eta, kopuru txikiagoan, herbeheretarrak ziren. Suedia Berria Herbehereetako Errepublikak konkistatu zuen 1655an, Iparraldeko Bigarren Gerraren baitan, eta Herbeherea Berriaren kolonia gisa jarraitu zuen.

Erreferentziak

  1. «U.S. States A-D» www.worldstatesmen.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).

Kanpo estekak