Sue Townsend
| Sue Townsend | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Leicester eta Leicester, 1946ko apirilaren 2a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Leicester, 2014ko apirilaren 10a (68 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, haur literaturaren idazlea, antzerkigilea, kazetaria eta iritzi-kazetaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
| adrianmole.com… | |
Sue Townsend (Leicester, 1946ko apirilaren 2a - 2014ko apirilaren 10a) britainiar kazetari, zutabegile, gidoilari eta idazlea izan zen. Bere lanetan, umorea, kritika soziala eta satira erabili zituen.
Biografia
Eskolan ez zuen ikasi irakurtzen, etxean baino, zortzi urterekin gaixo egon zenean, amak hiru astetan irakatsita. Irakurketa bere pasio handia izatera heldu zen eta handik gutxira eskolako aldizkarian idazten hasi zen. 18 urterekin ezkondu zen eta urtebete beranduago izan zuen lehen semea eta gero beste seme-alaba bi izan zituen. Banatu ostean, berak bakarrik zaindu zituen hiru seme-alabak. Colin Broadway, bigarren senarra ezagutu zuenean, berak bultzatu zuen idazle talde batekin elkartzera. Bigarren senarrarekin alaba bat izan zuen. Hurrengo urtean sari bat irabazi zuen idatzi zuen antzezlan batengatik. Horrela hasi zuen bere idazle bizitza. Hainbat antzezlan arrakastatsu idatzi zituen. 1975ean Adrian Moleren egunkariak idazten hasi zen, arrakasta handiz. 80ko hamarkadan gehien saldu zen ingeles idazleetako bat izan zen. Sue Townsend-ek idazten jarraitu zuen hil arte, itsua izan arren eta diabetesaren ondorioz gurpil-aulkia behar izan bazuen ere. Seme zaharrenak, Seanek, bere liburuak idazten laguntzen zion eta seme hori izan zen, hain zuzen, Adrian Mole inspiratu zuena.[1] Kazetari gisa ere, emankorra izan zen eta egunkari hauetarako kolaborazioak idatzi zituen: The Observer, The Sunday Times eta The Daily Mail. [1][2]
2014ko apirilaren 10ean hil zen, 68 urte zituela, burmuineko isuriak jota.[3]
Liburuak
Adrian Mole
- The Secret Diary of Adrian Mole, Aged 13¾ (1982). Adrian Moleren egunkari ezkutua (1992)
- The Growing Pains of Adrian Mole (1984)
- The True Confessions of Adrian Albert Mole (1989)
- Adrian Mole: From Minor to Major (1991) Adrian Mole and the Small Amphibians.
- Adrian Mole: The Wilderness Years (1993)
- Adrian Mole: The Cappuccino Years (1999)
- Adrian Mole and the Weapons of Mass Destruction (2004)
- The Lost Diaries of Adrian Mole, 1999–2001 (2008)
- Adrian Mole: The Prostrate Years (2009)
Beste eleberri batzuk
- The Queen and I (1992)
- Ghost Children (1997)
- Number Ten (2002)
- The Woman Who Went to Bed for a Year (2012)
Euskarari ekarriak
Adrian Moleren egunkari ezkutua euskarara ekarri zuen Iñaki Mendigurenek 1992an, Elkar argitaletxearen eskutik.[4]
Erreferentziak
- ↑ a b El País. (11 de abril de 2014). Fallece a los 68 años la escritora británica Sue Townsend. España.
- ↑ british council. Sue Townsend. Reino Unido.
- ↑ The Guardian. (11 de abril de 2014). Sue Townsend obituary. .
- ↑ «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (kontsulta data: 2026-05-29).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.