Sudur-trenkadaren desbiderapena[1]sudurreko nahasmendu fisiko bat da, sudur-trenkadaren desbiderapena dakarrena. Desbirapenen bat ohikoa da eta pertsonen %80ri eragiten die, gehienek jakin gabe.[2] Talka-traumatismo batek eragiten du maizago, aurpegian emandako kolpe batek bezala. Sortzetiko nahasmendua ere izan daiteke, erditzean sudurraren konpresioak eragindakoa. Trenkada desbideratua ehun konektibo genetikoen nahasmenduekin lotzen da, hala nola Marfan sindromearekin,[3]homozistinuriarekin eta Ehlers-Danlos-en sindromearekin.