Stranraer, Eskoziako gaeleraz: An t-Sròn Reamhar eta eskozieraz: Stranrawer, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Dumfries eta Galloway eskualdeko bigarren hiri handiena. 2011ko erroldaren arabera 10.593 biztanle ditu. Eskualdearen mendebaldean dagoen Wigtownshire konderriko administrazioaren egoitza bertan dago.
Etimologia
Gaelerazko An t-Sròn Reamhar izenak "sudur lodia" esan nahi du, dena den Ptolomeok aipatu zuen "Rerigorum" asentamenduaren aldaera izan liteke Reamhar hitza.
Geografia
Rhins of Galloway penintsulako herri handiena da. Ryan aintziraren ertzean kokaturik dago, penintsularen istmoaren iparraldeko kostaldean.
1510an San Joan gaztelua eraiki zen, L itxurako dorretxea. 1596an inguruko lurrak Baroi burgo bihurtu ziren eta 1600an Stranraer merkotu herri izendatu zuten. Garai bertsuan Dumfriesekin errepidez lotuta gelditu zen eta 1617an Errege Burgo bihurtu zen.
Stranraerreko lehenengo kaia XVIII mendearen erdialdera eraiki zen eta 1820an handitu egin zuten. Ordutik Irlandarako ferrientzako portu nagusia bihurtu zen. 1861ean Dumfriesekin lotzen zuen trenbidea inauguratu zen.