Stephanie Rovetti (AEB, 1991ko urriaren 2a) estatubatuar errugbi jokalaria da, zazpiko errugbi modalitatean jarduten duena. 2018an egin zuen debuta AEBrekin.[1] Rovetti saskibaloi jokalaria zen unibertsitatean, eta 24 urterekin hasi zen errugbian jokatzen, NCAAko saskibaloirako bere hautagarritasuna gainditu eta gero.[2]
2024ko Parisko Udako Olinpiar jokoetan zazpiko errugbian brontzezko domina jaso zuen taldean egon zen.[3][4]
Bizitza
Rovetti Renoko Bigarren Hezkuntzan izan zen eta 2010ean graduatu zen. Bigarren hezkuntza amaitu ostean, BYUn graduatu zen B.S. osasun publikoan 2014an Kaliforniako Fresno Estatu Unibertsitatean. 2016an Administrazio Publikoan MPA batekin. San Diegoko Unibertsitateko saskibaloi taldeko Operazio zuzendaria da.[5]
Olinpiar Jokoak
2024ko Udako Olinpiar jokoetan Parisen hirugarren postua lortzeko Australiaren aurka jokatu zuten uztailaren 30ean eta 14-12 irabazi zuen AEBk.[6] Brontzezko domina irabazi zuen taldea osatu zuten jokariak hauexek izan ziren: Alev Kelter, Lauren Doyle, Kayla Canett, Kristi Kirshe, Ilona Maher, Ariana Ramsey, Naya Tapper, Alena Olsen, Alex Sedrick, Sammy Sullivan, Sarah Levy, Stephanie Rovetti, Kristen Thomas eta Nicole Heavirland. [7]
Erreferentziak
Kanpo estekak