Stari Oskol (errusieraz: Старый Оскол) Belgorod oblasteko hiri bat da. Oskol ibaian dago, Moskutik 618 kilometrora hegoaldean. Azken zentsuaren arabera 217.107 biztanle zituen.
1593an sortu zen, gotorleku gisa, Moskuren hegoaldea babesteko sarearen baitan. XVII. mendean Krimeako tartariarrek eta Ukrainako kosakoek arpilatu zuten. Errusiako Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran ere kalteak izan zituen.
Kanpo estekak