Square One, Rubiken kuboaren motako buruhausgarri bat da. Baina, halako beste buruhausgarrietatik bereizten duena, bere mozketen formaren ondorioz, biratzerakoan formaz aldatzen dela da.
2005ean, Mike Masonjonesek, Square One buruhausgarriarentzako Jainkoaren algoritmoa kalkulatu zuen. Buruhausgarriaren posizio bakoitza, gehienez ere, 13 bira eginez ebatzi daitekeela frogatu zuen (12, erdiko geruza kontutan hartzen ez bada). Jarraian, buruhausgarria ebazteko n birak behar dituzten p posizio kopurua laburbiltzen da.