Spybot - Search & Destroy

Spybot - Search & Destroy
Jatorria
Sorrera-urtea2001
Azken bertsioa2.9.85.5
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaObject Pascal
Egile-eskubideakcopyrightduna
safer-networking.org

Spybot - Search & Destroy malware , spyware eta adwareak detektatzen dituen programa da. Antibirus programek ez dituzte software espioi hauek detektatzen eta Spybot-ek ordenagailuko RAM memoria eta disko gogorra aztertzen ditu sw espioiak bilatu eta garbitzeko.

Gehienetan spyware softwarea internetetik jaitsi dugun beste programa bat instalatzerakoan sartzen zaigu gure ordenagailura. Erabiltzaileak konturatu gabe onartzen du instalazioko atalen batean sw espioiaren instalazioa.

Programa freeware motakoa da, eta Patrick Michael Kolla Software ingeniari alemaniarrak idatzia izan zen .

Spyware-aren beharra

Spyware software baten beharra aurreikustea ez da gauza erraza baina gure ordenagailuan guk instalatu ez dugun software bat agertzen den momentuan software espioiez kutsatuta dugula susmatuko dugu.Ezer susmatu gabe ere, agian software espioi bat izan genezake gure ordenagailuan.

Geroz eta software espioi gehiago dugu eta beraien helburua gure datuak hartu eta ondoren gure erabiltzaile profila osatzea da. Hau osatua dutenean informazioa hau iragarki etxeei salduko diete.

Ezaugarriak

  • Erabiltzaile bakoitzaren erregistroak ezabatzen ditu, hau oso interesgarri da ordenagailua gu ez garen beste norbaitek erabiltzen duenean. Honela guk bisitaturiko web orriak eta abar ez ditu eskuragarri izango.
  • "Immunizazio" ezaugarria ere badu spyware motako software-aren instalazioa eta exekuzioa galarazteko.
  • Fitxategiak diskotik erabat ezabatzea, berreskuratze programek ere ez dezaten bistarazi guk ezabatu duguna.
  • Aktualizazioak dohainekoak dira.
  • Lan munduan erabiltzen diren ordenagailuei begira erregistroan agertu daitezkeen akatsak konpondu eta txostenak ere sor ditzake.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.