Spike Island, irlanderaz: Inis Píc, Irlandako hego-mendebaldeko Cork badian dagoen uharte bat da, Cork konderrian. 42 ha-ko azalera du.
Jatorriz, monasterio baten kokalekua eta fraideen bizilekua zen, XVIII. mendean 'Fort Mitchel zeritzon britainiar gotorleku militarra eraiki zen. Uhartearen kokaleku estrategikoa zela eta, gotorleku nahiz espetxe gisa ere erabilia izan zen.
XXI. mendean turismogune izateko garatua izan da, eta urtero bisitari ugari izaten ditu, 2016ko abuztuan bakarrik 10.000 bisita inguru izan zituen.
Kanpo estekak