Spaccanapoli
| Spaccanapoli | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Italiako eskualdeak | |
| Italiako hiri metropolitarra | città metropolitana di Napoli |
| Hiria | Napoli |
| Koordenatuak | 40°50′N 14°15′E / 40.83°N 14.25°E |
![]() | |
Spaccanapoli Napoliko (Italia) alde zaharra zeharkatzen duen kale nagusia da, zuzena eta estua. Ez da izen ofiziala, erabilera herrikoiekoa baizik, eta hitzez hitz "Napoli erdibitu" esan nahi du. Horrela deritzo oso luzea baita eta hirigune historikoa bitan zatitzen baitu [1], batez ere goitik ikusita.
Kale hau antzinako Decumanus Inferiore, Neapolis greko-erromatar hiriko hiru decumanus kaleetako bat, ekialdetik mendebaldera doazen kaleetan hegoaldekoena. Decumanus maximus, antzinako kale nagusia eta erdikoa, gaur egun Via dei Tribunali da, eta Decumanus Superiore, iparralderago eta gorago dagoena, gaur egun Via Anticaglia eta Via della Sapienza da. Hiru decumanus kaleak elkarren artean lotzen ziren (eta dira) cardinus izeneko zehar-kale ugariezkin iparretik hegoaldera, denak batera antzinako hiri-bilbea osatzen dutenak.
Spaccanapolik garrantzia hartu zuen Erdi Aroaren eta XIX. mendearen artean, ordena erlijiosoen komentuak eta napolitar boteretsuen egoitzak zituelako.
Historia

Hasieran, Antzinako Greziaren garaian, kalea San Domenico Maggiore plazan hasten zen eta Via Duomo kaleraino jarraitzen zuen. Erromatarren garaian, luzatu egin zen eta gaur egungo Piazza del Gesù-ra iritsi zen, Santa Chiara basilikako kalostraren azpian aurkitutako terma erromatarren aztarnak lekuko.
Pizkundean, kaleak aldaketa garrantzitsuak jasan zituen. Eraikin gotikoak birmoldatu egin ziren edo eraikin berriak eraiki eraitsitako jauregi zaharren ordez. Napolitar Pizkundeko arkitekto nagusiak Giovanni Francesco Mormando eta Giovanni Francesco di Palma izan ziren, Palazzo Marigliano eta Palazzo Pinelli proiektatu zituztenak.
XVI. mendean, Pedro de Toledo erregeordeak San Martino muinorantz hedatzen hasi zen, eta dekumanoa Quartieri Spagnoli auzoko kale batekin lerrokatu zuen, hiriaren erdigunearekin lotzeko eta komunikazioak errazteko. XVII. eta XVIII. mendeen artean, eraikin zibil eta erlijiosoek aldaketa gehiago izan zituzten. XIX. mendean, jauregi batzuk jatorrizko formetara zaharberritu ziren, garrantziagatik. XX. mendean, berriz, Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketen ondorioz, Santa Chiara elizak bere fatxada gotikoa berreskuratu zuen, XVIII. mendeko iztukuek ezkutatuta [2].
Eraikinak
Spaccanapoli turistentzako ibiltoki nagusi bat da, hiriko hainbat leku garrantzitsu bertan baitaude, besteak beste:
- Santa Chiara
- Santa Marta
- San Biagio Maggiore
- Santi Filippo e Giacomo
- San Francesco delle Monache
- San Domenico Maggiore
- Palazzo Venezia
- Palazzo Petrucci
- Palazzo Pinelli
- Palazzo Carafa della Spina
- Palazzo del Panormita
- Palazzo Filomarino della Rocca
- Palazzo di Sangro
- Palazzo di Sangro di Casacalenda
- Palazzo Marigliano
- Piazzetta Nilo, Nilo jainkoaren estatuarekin
- Palazzo Monte di Pietà
Erreferentziak
- ↑ (Italieraz) Daniele Pizzo. Spaccanapoli. danpiz.net..
- ↑ (Italieraz) Daniele Pizzo. Chiesa di Santa Chiara. danpiz.net.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
