Sonia Sotomayor (New York, 1954ko ekainaren 25a) Estatu Batuetako Gorte Goreneko epailea da. 2009ko maiatzaren 26an, Barack Obama presidente estatubatuarrak David Souter epailea ordezkatzeko izendatu zuen; bizitza osorako izendapena auzitegi horretan ohi denez.
Biografia
Puerto Ricoko gurasoen alaba da Sotomayor. Bronxen jaio zen, New Yorken, auzoaren hegoaldeko zatian, Yankee Stadiumetik oso gertu. 8 urte zituela I. motako diabetesa diagnostikatu zioten. Aita hurrengo urtean hil zen eta amak, Celina Sotomayorrek, Juan anaia gaztea eta bera bere kasa hasi zituen.
Sotomayorrek Spellman High School Bronxeko eskola katolikoan ikasu zuen.[1] 1976an, Gradu titulua lortu zuen Princetongo Unibertsitatean, Suma Cum Laude ohoreekin; ondoren, Yale Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko doktoretza titulua lortu zuen.
Sotomayorrek barrutiko fiskal laguntzaile gisa egin zuen lan justizia, eta lapurretak, hilketak, polizia-basakeria eta haur-pornografia jazarri zituen. 1984an Pavia & Harcourt abokatu-bulegoan hasi zen lanean, eta jabetza intelektualeko gaietan espezializatu zen.
1991ko azaroaren 27an k New Yorkeko hegoaldeko barrutiko auzitegiko epaile izendatu zuen George H. W. Bush presidenteak, barruti hartako epaile gazteena eta New York estatu osoko lehen epaile federal hispanoa.
Estatu Batuetako Gorte Gorena
2009ko maiatzaren 26an, Barack Obama presidenteak Estatu Batuetako Gorte Goreneko epaile izendatu zuen. 2009ko abuztuaren 6an, Sotomayorren izendapena bozkatu egin zen Senatuaren osoko bilkuran, eta aldeko 68 botorekin eta kontrako 31 botorekin berretsi zen. Demokrata guztiek eta bi independentek berrespenaren alde bozkatu zuten, Edward Kennedy senatariak izan ezik, zeina ez zen joan osasun-arrazoiengatik, 31 errepublikano izendapenaren aurka agertu ziren, eta beste batek babestu egin zuen.[2]
Erreferentziak