Somaliako historia

Somalia 1960an sortu zen. Ikuspuntu historikotik, hainbat gertakari izan dira Somalia orain dagoen eskualdean.

Lehen urteak

Antzinako Egipton Somalia Punt izenarekin ezagutzen zen, eta bere biztanleak berebere beltzak zirela esaten da. Bost mendetan zehar, II.etik V. mendera, eskualde gehienak Etiopian zegoen Axumeko Erresumaren mende egon ziren. VII. mendean arabiar tribuek bizilekuak jarri zituzten, batez ere Adengo golkoaren ertzean komertzioa bultzatzeko bertako herri kuxitekin. Hortik aurrera, mende batzuetan Somalia herri islamiar bilakatu zen. XIV. mendean, arabiar itsasgizonek Muqdisho aukeratu zuten jai-leku garrantzitsu moduan. Komertzio handia zegoen Oromo, Afar eta gaur egungo Eritrean bizi ziren herriekin. Herri musulmana izan arren, Etiopia kristauarekin oso harreman onak izan zituen, nahiz eta Jihadak garai hartan indar handia eduki.

Zeilako Adal Sultanerriaren erorkinak.

Etorkizuneko Somalian Portugalek presentzia txikia eta komertziala izan zuen. 1516an, portugaldarrak Zeilara iritsi ziren, baina otomandarrek garaitu zituzten eta bertatik kanporatu. 1698an, Omaneko sultanak Portugal azpiratu zuen, eta Afrikako kostalde osoa haren esku geratu zen. 1729an, Obbia Omanen mendekoa bilakatu zen guztiz. Al-Busaid dinastiak kolonizazio prozesu horrekin jarraitu zuen 1741tik aurrera. Garai hartan, Muqdishoko Errepublikak (non sultan baten antza zuen gobernadorea zegoen), Obbiako sultanak eta Majertingo sultanak Omango sultanaren boterea onartu zuten. 1803an, azken hau Ingalaterrarekin aliatu zen wahabbiten aurka. 1840an, Sayyid Said sultanak hiriburua Zanzibarrera aldatu zuen eta, horrela, Somaliako lurraldeen gaineko kontrola handiagoa izan zen.

Kolonizazioa

XIX. mendearen hasieran iritsi ziren lehen europarrak. 1839an, britainiarrak Adenen kokatu ziren, eta 1884an protektoratu bat sortu zuten iparraldean (Somalilandia Britainiarra). Leonce Lagarde Obockeko gobernadore izendatu zuten. Somalilandia Britainiarra Indiatik kudeatu zen 1898ra arte, Londrestik ondoren, eta 1905ean bertan ezarri zela bulego koloniala. 1940an Italiak okupatu zuen, baina 1941ean Britania Handiak berriro konkistatu zuen. 1960ko ekainaren 26an Somalilandia izenarekin independizatu zen, eta lau egun geroago Italiar Somaliarekin batu zen, Somalia sortuz.

Benadir (arabieraz: بنادر‎‎, somalieraz: Banaadir) konpainia pribatu batek kudeatutako gaur egungo Somaliako lurrek hartu zuten izena izan zen. Italiak lur horiek erosi eta Italiar Somaliaren parte bilakatu zuten. Somaliaren hegoaldea hartzen zuen, Juba ibaiaraino. 1905eko martxoaren 16an bilakatu zen Italiar Somaliaren parte. Kolonia sortzean bertako sultanerriak (Gueladi, Obbia eta Majertin) ezabatuak izan ziren. Lehen Mundu Gerraren ondoren, Italiak Somaliako hegoaldea hartu zuen, eta 1935eko urrian, Italia faxista, Somaliatik abiatuta, Etiopian sartu zen. Italiak, Etiopia eta Somalia batuta, Ekialdeko Afrikako Inperioa osatu zuen. Bigarren Mundu Gerran, ordea, italiarren Somalia britainiarren mendean geratu zen, harik eta 1950ean, berriz ere Nazio Batuek Italiaren gain utzi zuten arte, hamar urteren buruan lurraldeari burujabetasuna emateko eginkizunarekin. 1960ko uztailaren 1ean, britainiarren eta italiarren lurraldeak bat eginik, Somaliako errepublika osatu zuten.

Somalia Handia, 1940ean italiarrek somaliar guztiak batzeko sortutako lurraldea.

Somalia burujabea

1969an, estatu kolpe baten bidez, Iraultza Batzorde Gorenaren (IBG) buru zen Mohamed Siyad Barre jeneralak aginpidea hartu zuen. Barrek Ogaden, Kenyako ipar-ekialdea eta gaur egungo Djibutiko parte bat eskatu zituen Somaliarentzat. Bestalde, oso harreman estuak izan zituen Sobietar Batasunarekin. 1976an, Somaliako Alderdi Sozialista Iraultzaileak hartu zuen IBGren tokia. 1977an, Somaliak Etiopiaren aurkako gerra hasi zuen, Ogaden lurraldea eskuratzeko; Etiopiak Sobietar Batasunaren laguntza izan zuen, eta Somalia galtzaile atera zen (bakea ez zen 1988 arte izenpetu). Somaliak Sobietar Batasunarekiko harremanak hautsi zituen, eta harrezkero, Estatu Batuetara jo zuen laguntza eske. Bien bitartean, ehunka mila erbesteratu iritsi ziren Somaliara, Ogadenetik ihesi. Gobernuak ezin izan zuen halako jendetzaren mantenua bere gain hartu eta, kanpoko laguntza izan bazuen ere, oinarrizko gaien murrizketak egin behar izan zituen.

Gerrak, erbesteratuak, autoritarismoak, lehorteak, murrizketak, goseak… Siyad Barreren aurkakotasuna areagotu zuten, eta oposizioko taldeek bat egin zuten erregimena deusezteko. Hala, 1991n, oposizioko gerrillariek Muqdisho hartu zuten. Barre aginpidetik kendu ondoren, Mohamed Farrah Aidid jeneralaren aldekoen eta Ali Mahdi Mohamed behin-behineko presidentearen aldekoen arteko gerra hasi zen, aginpidea lortzeko ia herrialde osora hedatu zena. 1991ko maiatzean, Iparraldeko Somalia Somaliatik banandu zen (Somaliland).

Muqdisho 1992an, airetik ikusita.

1992ko abenduan, Nazio Batuen aginduz, gehienbat Estatu Batuetako soldaduez osatutako gudaroste bat joan zen Somaliara, giza laguntza bideratzera eta janaria banatzera. 1993ko martxoan, aurkariek bakea bideratzeko hitzarmen bat egin zuten, behin-behinekotasun egoeratik ateratzeko batzorde bat osatzea aurrikusten zuena. Maiatzean, Nazio Batuetako gudarosteak (Pakistan, India eta beste herrialde batzuetakoak) Estatu Batuetakoaren tokia hartu zuen. 1994. urte hasieran, Nazio Batuetako begiraleen bitartekaritzaz, su-etena izenpetu zen Nairobin. Hitzarmen hartan, bestalde, adiskidetze biltzar bat osatzea erabaki zen, presidentea hautatzeko eta gobernu berria antolatzeko. Hala, atzerriko gudarosteak Somalia utzi zuen eta NBEko soldadu gutxi batzuk besterik ez ziren gelditu. Zenbait eskualdetako borrokek bere horretan jarraitu bazuten ere, borroka horiek ez ziren herrialde osora zabaldu eta ekonomia martxan jarri zen berriz ere.

Herrialde osoan sakabanaturik zeuden taldeak bi erakunderen inguruan biltzen joan ziren 1995. urtean zehar: batetik, Somaliaren Salbaziorako Aliantza, Ali Mahdi Mohamed buru zela, eta bestetik, Mohamed Farrah Aididek agintzen zuen alderdia. Bi bandoek gobernutzat hartu zuten beren burua. Farah Aidid 1996an hil zen, eta bere seme Hussein Farrah Aidid izan zen ondorengoa. Farrah-ren laguntzaile izandakoak, Osman Hassan Alik («Ato»), indar berri bat osatu zuen, baina Ali Mahdi-ri elkartuta. 1997an, Somaliaren Salbaziorako Aliantzari elkartutako 26 buruzagik eta Afrikaren Batasunaren Organizazioak erabaki zuten Nazio Salbazioko Biltzar bat osatzea, trantsizioko gobernu bat antolatzeko ahalmena izango zuena. Hussein Aidid-ek eta Mohamed Ibrahim Egalek ez zuten erabaki hori onartu. 1997. urte bukaerako euriteek 230.000 somaliar utzi zituzten hegoaldeko lurraldeetan bakarturik. NBEk laguntza programa bat jarri zuten berriz ere abian.

1998an, beste bilera bat egin zen Nairobin, eta han Ali Mahdi Mohamed, Hussein Aidid, Osman Hassan Ali eta Mohamed Kanyere buruzagi militarrek bake konpromiso bat hitzartu zuten. Bien bitartean, Somaliako ekonomiak beste zartada bat jasan izan behar zuen, Saudi Arabiak Somaliako abereak inportatzea debekatu baitzuen. 2000ko uztailean, Adiskidetze Bilkura bat egin zen lege nazional bat egiteko, hura izan zedin hurrengo hiru urteetan Somaliako behin behineko konstituzioa. Lege berri horrek adierazpen eta elkartasun askatasuna eta giza eskubideak ez urratzea ziurtatzen zien somaliarrei eta botereen bereizkuntza eta independentzia ziurtatzen zuen. Trantsizio aldi horretan, Somaliako Errepublikak gobernu federal bat izan zuen, eskualdeko 18 administrazioekin.

Baina 2006ko maiatzean, Muqdishoko Bigarren Gudua hasi zen gobernuaren aldeko ARPCT taldearen eta milizia islamiarren artean; ekainaren hasierako, 350 lagun hil ziren. Abdullahi Yusuf Ahmed lehendakariaren trantsizioko gobernuak NBEn bake indar baten esku hartzea onartu zuen. 2006ko ekainean, islamiarrek Muqdisho hartu zuten. Handik gutxira, behin behineko gobernuak Etiopiaren laguntza izan zuen, Etiopiako armadak hainbat eraso egin baitzizkion islamiar miliziari.

Beraz, liskar eta borroka horien guztien ondorioz, azken urteetan Somalia erabat zatitua gelditu da, eta talde armatu asko daude, eta zeinek bere lurraldean aginpidea du; «Gerrako Jauntxo» horiek sekulako sarraskia eragin dute eta milaka lagun hil eta beste milaka asko erbesteratzera behartu dituzte. Gainera, talde armatu horietako asko piraterian dabiltza Somaliako kostaldean eta mendebaldeko arrantzontziak eta merkataritza ontziak bahitzea irabazpide erraza suertatu zaie eta, hala, larridura handia sortu dute nazioarteko gobernu askorengan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Read other articles:

Xavier Arreaga Arreaga with Barcelona in 2017Informasi pribadiNama lengkap Xavier Ricardo Arreaga BermelloTanggal lahir 28 September 1994 (umur 29)Tempat lahir Guayaquil, EcuadorTinggi 183 m (600 ft)Posisi bermain DefenderInformasi klubKlub saat ini Seattle Sounders FCNomor 3Karier junior2005–2012 Unión Española de Guayaquil2012 HalleyKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)2012 Halley 12 (0)2012–2015 Manta 55 (3)2015–2019 Barcelona SC 79 (8)2019– Seattle Sounders FC 58 ...

 

DeoolPoster filmSutradaraUmesh Vinayak KulkarniProduserAbhijeet GholapDitulis olehGirish Pandurang KulkarniSkenarioGirish Pandurang KulkarniPemeranNana PatekarDilip PrabhawalkarGirish KulkarniSonali KulkarniSharvani PillaiPenata musikMangesh DhakdeSinematograferSudhakar Reddy YakkantiPenyuntingAbhijit DeshpandePerusahaanproduksiDevisha FilmsTanggal rilis 10 Oktober 2011 (2011-10-10) (di Festival Film Internasional Pusan, Korea Selatan) 4 November 2011 (2011-11-04) (di India)Ne...

 

رينيه جينون وأناندا كوماراسوامي وفريجوف شوان .   المدرسة التقليدية أو الخالدة مجموعة من مفكري القرنين العشرين والحادي والعشرين المؤمنون بوجود حكمة خالدة أو فلسفة خالدة ، وحقائق جوهرية وكلية تشكل مصدرًا لجميع ديانات العالم الرئيسية وتتقاسمها. المؤيدون الأوائل لهذه الم�...

У этого термина существуют и другие значения, см. Великое княжество Литовское (1812). С 1569 по 1795 годы в конфедерации с ПольшейВеликое княжество ЛитовскоеВеликое Князство Литовъское, Руское, Жомоитъское Флаг Герб Гимн: «Богородица» (гипотетически) Территория Великого княже�...

 

1927 film Tea for ThreeLobby cardDirected byRobert Z. LeonardScreenplay byGarrett GrahamF. Hugh HerbertRoi Cooper MegrueLucille NewmarkStarringLew CodyAileen PringleOwen MooreCinematographyAndré Barlatier -(French Wikipedia)Edited byWilliam LeVanwayProductioncompanyMetro-Goldwyn-MayerDistributed byMetro-Goldwyn-MayerRelease date October 29, 1927 (1927-10-29) Running time70 minutesCountryUnited StatesLanguageEnglish Tea for Three is a lost[1][2] 1927 American co...

 

نادي بودابست تأسس عام 1888  البلد المجر  الدوري البطولة الوطنية المجرية  الموقع الرسمي الموقع الرسمي  تعديل مصدري - تعديل   نادي بودابست لكرة القدم (بالإنجليزية: Magyar Testgyakorlók Köre Budapest FC)‏ نادي كرة قدم مجري يلعب في دوري الدرجة الثانية.[1][2] تم تأسيس النادي في ...

この記事は検証可能な参考文献や出典が全く示されていないか、不十分です。出典を追加して記事の信頼性向上にご協力ください。(このテンプレートの使い方)出典検索?: コルク – ニュース · 書籍 · スカラー · CiNii · J-STAGE · NDL · dlib.jp · ジャパンサーチ · TWL(2017年4月) コルクを打ち抜いて作った瓶の栓 コルク(木栓、�...

 

Pour les articles homonymes, voir Corde. Cordes de violon En musique, et plus précisément en organologie, une corde est un fil sous tension mécanique, qui, mis en mouvement, entre en vibration et devient le siège d'une onde stationnaire produisant un son. Dans la pratique, les cordes ont toujours leurs deux extrémités fixées à un support solide. Les vibrations sont transmises par un chevalet dans le cas d'instruments comme le violon ou la guitare ou directement à un corps sonore, po...

 

  「俄亥俄」重定向至此。关于其他用法,请见「俄亥俄 (消歧义)」。 俄亥俄州 美國联邦州State of Ohio 州旗州徽綽號:七葉果之州地图中高亮部分为俄亥俄州坐标:38°27'N-41°58'N, 80°32'W-84°49'W国家 美國加入聯邦1803年3月1日,在1953年8月7日追溯頒定(第17个加入联邦)首府哥倫布(及最大城市)政府 • 州长(英语:List of Governors of {{{Name}}}]]) •&...

British Thoroughbred racehorse SmolenskoSmolensko by John Nott Sartorius, c. 1813.SireSorcererGrandsireTrumpatorDamWowskiDamsireMentorSexStallionFoaled1810CountryUnited Kingdom of Great Britain and IrelandColourBlackBreederCharles BunburyOwner1) Charles Bunbury 2) Richard Wilson 3) John TheobaldTrainerCrouchRecord8: 7–0–1Major winsEpsom Derby (1813) 2,000 Guineas Stakes (1813) Smolensko (1810 – 10 January 1829) was a Thoroughbred racehorse that won the 1813 Epsom Derby and 2,000 Guineas...

 

NME

British music journalism website and former magazine Not to be confused with the Canadian music magazine Music Express. For other uses, see NME (disambiguation). This article may rely excessively on sources too closely associated with the subject, potentially preventing the article from being verifiable and neutral. Please help improve it by replacing them with more appropriate citations to reliable, independent, third-party sources. (March 2023) (Learn how and when to remove this message) Ne...

 

Pair of archipelagos near Scotland This article is about the large group of Scottish islands including Orkney and Shetland. For the northern islands of Shetland, see North Isles. Northern IslesLocationNorthern IslesNorthern Isles shown within ScotlandOS grid referenceHY99Coordinates59°50′N 2°00′W / 59.833°N 2.000°W / 59.833; -2.000Physical geographyIsland groupBritish IslesArea2,464 km2[1]Highest elevationWard Hill 481 m (1,578 ft)AdministrationSov...

American journalist Haynes JohnsonJohnson circa 2006Born(1931-07-09)July 9, 1931New York City, New York, U.S.DiedMay 24, 2013(2013-05-24) (aged 81)Bethesda, Maryland, U.S.NationalityAmericanKnown forPulitzer PrizeSpouse(s)Julia Erwin;Kathryn A. Oberly Haynes Bonner Johnson (July 9, 1931 – May 24, 2013) was an American journalist, author, and television analyst. He reported on most of the major news stories of the latter half of the 20th century and was widely regarded...

 

Airline of the United States Contour Airlines IATA ICAO Callsign LF VTE VOLUNTEER Founded2016Commenced operationsMarch 22, 2016; 8 years ago (2016-03-22)AOC #FJTA920D[1]HubsCharlotteChicagoNashvillePhiladelphiaPhoenixSecondary hubsMacon[citation needed]Fleet size23Destinations28[2]Parent companyContour Aviation (75%)SkyWest, Inc. (25%)HeadquartersSmyrna, Tennessee, United StatesKey peopleMatt Chaifetz (CEO)[3]Websitecontourairlines.com C...

 

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Trapeze sailing – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (October 2014) (Learn how and when to remove this message) A Flying Dutchman with the crew on the trapeze whilst the helm hikes out. In sailing, the trapeze is a wire that comes from a point hig...

Invasi Slowakia ke PolandiaBagian dari Invasi PolandiaTanggal1–16 September 1939LokasiPolandiaPerubahanwilayah Slowakia mengambil alih wilayah yang dipersengketakanPihak terlibat SlowakiaDidukung oleh: Jerman Nazi PolandiaTokoh dan pemimpin Ferdinand Čatloš Kazimierz FabrycyKekuatan 3 divisi infanteri (utama)Angkatan Darat ke-14 Jerman (pendukung) 6 divisi infanteriKorban 37 tewas 114 luka-luka 11 menghilang2 pesawat hancur korban tidak diketahui1 pesawat ditembak jatuhTemplat:Kotak ...

 

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (نوفمبر 2019) تشكيلات منتخبات كأس العالم 1962معلومات عامةالرياضة كرة القدم البلد تشيلي بتاريخ 1962 تشكيلات منتخبات كأس ال...

 

Scorporo La modifica 47027568 della pagina Template:Coppa Italia (pallacanestro), datata 6 febbraio 2012, proviene dalla pagina Template:Coppa Italia Legadue a seguito di uno scorporo. Per risalire agli autori originari consulta la cronologia della pagina. Se la voce di origine fosse stata cancellata, per favore richiedi a un amministratore di riportarne manualmente la cronologia qui sotto, se non fosse già stato fatto. Cronologia Template:Coppa Italia Legadue Il 6 febbraio 2012 il testo del...

Luke GallowsLuke Gallows en 2016.Données généralesNom de naissance Andrew HankinsonNom de ring Doc GallowsImposter KaneFestusLuke GallowsNationalité AméricainNaissance 22 décembre 1983 (40 ans)CumberlandTaille 6′ 8″ (2,03 m)[1]Poids 290 lb (132 kg)[1]Catcheur en activitéFédération World Wrestling EntertainmentTotal Nonstop Action WrestlingNew Japan Pro WrestlingEntraîneur Bill DeMottDavid TaylorCarrière pro. 22 janvier 2005 - aujourd'huimodifier - modif...

 

Commemorative plate near Achadinha. vteLiberal Wars Belfastada Pico do Seleiro Praia Bay Tagus Ladeira da Velha Mindelo Ponte Ferreira Porto Souto Redondo Cape Saint Vincent Cova da Piedade Alcácer do Sal Pernes Almoster Sant’Ana Asseiceira The Battle of Ladeira da Velha was fought on 2 August 1831, between Portuguese Liberal and Miguelist forces on the island of São Miguel in the Azores, as part of the larger Portuguese Civil War. It resulted in a Liberal victory, that led to the contro...