Solairuarte

Solairuarte
eraikuntzako elementua
Honen parteinterior space (en) Itzuli

Solairuarte[1], mezzanine edo solairuartekoa[2][3] eraikin bateko bi solairu nagusiren arteko tarteko egitura bat da, balkoi baten itxura har dezakena. Alde batzuetatik beheko solairura (edo hall, gela edo espazio handiago batera) irekia dagoenez, eskudel edo barandaz babestua egon ohi da.

Egitura nazioarteko mezzanine terminoaz ere ezagutzen da, frantsesaren bitarez (mezzanine), baina honek mezzanino/mezzano italiarrean du jatorria, eta oinarri-oinarrian medianus latinoa, "erdikoa" euskaraz[4]. Espezifikoki, mezzanine esaten zaio, baita ere, antzoki batzuetan, besaulki-patioaren gainean atzetik luzatzen den palko edo balkoi zabalari, edo palko horretan dauden eserlekuen multzoari eta ilarari.

Lantegi edo almazen handi batean, egitura probisionala ere izan daiteke solairuarte bat, funtzio jakin batzuetarako tarteko espazio bat sortzeko erabilia.

Euskal Herriko arkitekturan, aipagarriak dira Bilboko metroaren geltoki batzuetako eraikuntzan, nasetara ezker-eskuin jaisteko dauden solairuarteak[5]. Solairuarteko modukoak dira, halaber, Lapurdi eta Nafarroa Behereko elizetako zurezko galeria ikusgarriak.

Iruditegia

Euskal Herrikoak

Erreferentziak

  1. «solairuarte - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (kontsulta data: 2021-02-22).
  2. Bilboko Udala, Info Bilbao. (2017). Garellanoko geltoki intermodal berria, hobeto konektatutako Bilbo. Bilboko Udala (kontsulta data: 2021-02-22).
  3. «Garellanoko geltoki intermodala: Egituraketa» Bizkaiko Hitza 2017-07-14 (kontsulta data: 2021-02-22).
  4. (Ingelesez) «mezzanine | Origin and meaning of mezzanine by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (kontsulta data: 2021-02-22).
  5. (Ingelesez) Metro Bilbao Station | Foster and Partners - Arch2O.com. (kontsulta data: 2021-02-22).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.