Sol Band
| Sol Band | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Gazako zerrenda |
| Musika mota | pop-folk eta Arabiar popa |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2012ko azaroa |
Sol Band (Arabieraz: فرقة صول, erromanizatua: Firqat Ṣūl), batzuetan Sol soilik deitua, Gazako zerrendan 2012an sortutako talde palestinarra da. 2022ko Raweq wa Haddy abestiagatik dira ezagunak.[1]
Historia
Sol Band (musika notagatik izendatua baina arabierazko jostaketan hitza ere gogorarazten duena, jawl/jōl, 'ibiltari, noraezean') 2012. urtearen amaieran sortu zen, azaro hartan Israelek Gazaren aurka egindako erasoaldiaren harira, 2011n ezagututako gazte talde baten eskutik. Handik gutxira, Youtuben eta Facebooken musika partekatzen hasi ziren. 2016an, taldeak "Sayed Darwish musika eskola" (egiptoar abeslariaren omenez izendatua) ireki zuen Gaza hirian. Ikasleen artean Nana Ashour, "Gazako lehen neska bateria-jotzailea" bezala ezaguna egin zena, eta Rafah Shamaly abeslaria zeuden, 2018an taldean sartu zena.[2][3][4][5][6][6][7] 2019an, Falastini TV katearekin kolaboratu zuten folk arabiarreko abesti ugari grabatzeko. Urte amaieran, taldearen gehiengoa Istanbulera (Turkia) lekualdatu zen. Bost kide Gazara itzuli ziren 2023ko abuztuan, disko bat grabatzera, baina Gazako gerraren eztandak haien planak eten zituen, 2024ko apirilean Qatarrera ebakuatu zituzten arte; Hamada Nasrallah abeslariak IDFko soldadu bat salatu zuen, haren aita zenak oparitutako gitarra bat lapurtzeagatik —Israelek hil zuen, 2014ko Gazako gerran—. Hurrengo ekainean, Sol Band Saint Levanteko Deira debut albumeko pista batean agertu zen.[3][4][1][8][8][9]
Taldearen errepertorioan Palestinako erresistentziari eta bizibideari buruzko abesti abertzaleak daude, baita Umm Kulthum, Mohamed Abdel Wahab, Wadih El Safi eta Fairuz artista arabiar historikoen musika ere. Tokiko eta nazioarteko ekitaldietan aritu dira, besteak beste, Frantziako Institutuan (Gaza, 2015; Jerusalem, 2020), Palestinako Nazioarteko Jaialdian (2018), Palestinako Musika Erakusketan (Ramallah, 2019), EBk babestutako Rooftop Jaialdian (Palestina, 2018), Arabesques Jaialdian (Montpellier, 2021), Copacobana jaialdian (Gante, 2021), Jerash jaialdian (Jordania, 2023) eta Maite Zaitut jaialdian (Euskal Herria, 2025).[4][6][3][4][6][10][11][12]
Fares Anbar kide sortzaileak "Fares Anbar Music House" ere sortu zuen, perkusio, kantutegi eta musikaren teoriaren eskola fisiko eta online bat.[2]
2025eko ekainean, Bilbon (Euskal Herria) jo zuen taldeak, Gure Eskuk herriaren autodeterminazio eskubidearen alde antolatutako protesta baten amaiera ekitaldian, baita "beste herriekiko elkartasunez, askapenerako borrokan" ere.[13][14][15]
2025eko irailaren 18an Errenteriako Atlantikaldia jaialdian parte hartu zuten. Kontzertu honetarako talde osoa berriro batzea lortu zuten eta horrela adierazi eta ospatu zuten Linoko plazan eskaini zuten kontzertuan. Kontzertuan euskal musikariekin kolaborazioan hainbat abesti jo zituzten, Olatz Salvador, Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga Urizar, Arkaitz Miner eta Otxoa anaiek txalapartarekin[16].
Harrera
Sol Bandek jarraitzaile asko lortu zituen sortu zenetik, baina Palestinako gizarteko zenbait figura kontserbadore kritiko agertu dira jendaurrean aritzen den genero mistoko banda batekin, eta Gazako Zerrendako Hamasen administrazioaren murrizketa gogorrei aurre egin behar izan ziela jakinarazi zuten bertako kideek.[3][4][11]
Diskografia

Albumak eta EPak
- Sol Band (فرقة غزة) – EP, 2022
Singleak
- "Rafei Rasi" (رافع راسي) – 2018
- "Khaleek" (خليك) – 2019
- "Alooli" (قالولي) – 2019
- "Ghazza al Helwa" (غزة الحلوة) – 2019
- "Wein al Malayeen" (وين الملايين) – 2019
- "Zahrat al-Mada'en" (زهرة المدائن) – 2019
- "Wein a Ramallah" (وين ع رام الله) – 2020
- "Shaddu al-Himma" (شدوا الهمة) – 2020
- "Muntasib al-Qama" (منتصب القامة) – 2020
- "Laji Sammuni Laji" (لاجئ سموني لاجئ) – 2020
- "Nehna Mish Irhabiyeen" (نحنا مش إرهابيين) – 2020
- "Ana Betnaffas Horriyi" (أنا بتنفس حرية) – 2020
- "Ounadikom" (أناديكم) – 2020
- "Ashiq min Filastin (A Lover from Palestine)" (عاشق من فلسطين) – 2021
- "Dal'ouna" (دلعونا) – 2021
- "3aros al Falasteniya" (عروس الفلسطينية) – 2022
- "Hikayat Madina" (حكاية مدينة) – 2022
- "Raweq wa Haddy" (روِق وهدي) – 2022
- "Shili" (شيلي) – 2023
- "Ala Mad al Shoof" (على مد الشوف) – 2023
- "Eftah Aza Yalsan" (افتح عزا يا لسان) – 2023
- "Ma Hal Helalek Ghazzetna" (ما هل هلالك غزتنا) – 2024
- "My Children Are Birds in Heaven" (أولادي عصافير في الجنة) – 2024
- "Let's Build" (يلا بيني) – 2024
- "Ma Dal Haki" (ما ضل حكي) – 2024
- "Palestinians" (فلسطينية) – 2024
- "Metghreb" (متغرب) – 2024
Bandako kideak

Gaur egungo kideak
- Rahaf Shamali– ahotsa
- Hamada Nasrallah– ahotsa
- Fares Anbar– perkusioak
- Said Fadel– perkusioak, teklatuak, oud
- Abdelkader "Abood" Abuqassim– teklatuak
- Ahmed Haddad– gitarra
- Samir Alborno– soinu ingeniaria
Lehengo kideak
- Mohammed Shoman– gitarra, baxua
- Majd Antar– bateria
- Reem Anbar– oud
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «Palestinian band escapes horrors of war but members' futures remain uncertain» AP News 2024-05-13 (kontsulta data: 2025-09-21). Aipuaren errorea: Invalid
<ref>tag; name "AP" defined multiple times with different content - ↑ a b (Ingelesez) Alaqad, Plestia. «'Music is a powerful form of resistance': The story of Fares Anbar and Gaza’s Sol Band» The National (kontsulta data: 2025-09-21).
- ↑ a b c d Tawfiq, Mousa. (2021-07-01). «Gaza's Sol Band determined to chase dreams in Turkey» The Electronic Intifada. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>tag; name "Intifada" defined multiple times with different content - ↑ a b c d e Eid, Walaa. (2021-11-11). «SOL: A music group from Gaza re-imagining Palestinian folklore» TRT World. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>tag; name "TRT" defined multiple times with different content - ↑ (Gaztelaniaz) Azparren, Ibai. (2024-11-11). «'Antes teníamos una vida difícil; ahora, todo se acabó'» Naiz.
- ↑ a b c d Alburai, Alaa. (2019-02-25). «How this youth band from Gaza helps other musicians» Al-Monitor. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>tag; name "Monitor" defined multiple times with different content - ↑ Tawfiq, Mousa. (2017-03-27). «Gaza's first girl drummer: 'I will never give up on my dream'» Middle East Eye.
- ↑ a b Qarjouli, Asmahan. (2024-04-25). «Palestinian band from Gaza to perform for first time in Qatar since evacuation» Doha News.
- ↑ Arias, Vanessa. (2024-06-07). «Saint Levant Gives Hope for a Liberated Palestine with Latest Album 'DEIRA'» EnVi Media.
- ↑ «Sol Band» 2048 Foundation.
- ↑ a b Khoudary, Hind. (2019-06-09). «'To sing is not a right in the Gaza Strip'» +972 Magazine. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>tag; name "+972" defined multiple times with different content - ↑ (Gaztelaniaz) Azparren, Ibai. (2025-05-03). «'Es nuestra responsabilidad cantar por los palestinos que no tienen voz'» naiz.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Decenas de miles de personas llenan Bilbao de ikurriñas y gritos de 'independentzia' por el derecho a decidir» 20 minutos 2025-06-07.
- ↑ Mateo, Iraitz. (2025-06-07). «Herri libre baten aldarria Bilboko kaleetan» naiz.
- ↑ Izagirre Intxauspe, Gurutze. (2025-06-07). «'Hitzak erabaki bilakatzeko garaia da', aldarrikatu dute milaka lagunek Bilbon» Berria.
- ↑ Ikerne, Zarate(e)ko. (2025-09-19). «Atlantikalditik ere Palestinari arnas» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2025-09-21).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.