Snackak (euskaraz: «zizka-mizkak»), orokorrean, gosea asetzeko erabiltzen diren elikagai mota bat dira, gorputzarentzako energia kantitate minimo bat emateko edo, besterik gabe, plazeragatik.[1] Normalean bilera edo ekitaldietan zerbitzatzen dituzte.
Elikagai horiek, askotan, edulkoratzaile, kontserbagarri, dastagarri, ongailu, gatz eta beste osagai zaporetsu batzuk izaten dituzte, txokolatea eta kakahueteak, esaterako. Askotan, "zabor-janari" gisa sailkatzen dituzte, nutrizio-balio gutxi edo batere ez dutelako, gehigarri gehiegi dituztelako eta osasun orokorrean laguntzen ez dutelako.