Skype |
---|
|
Sorrera-urtea | 2003 |
---|
Argitaratze-data | 2003 |
---|
Banatze bidea | deskarga digitala |
---|
Azken bertsioa | 8.109.0.209 |
---|
|
Genero artistikoa | bat-bateko mezularitza bezeroa eta VoIPa |
---|
Hizkuntza | eleaniztuna, ingelesa, greziera eta errusiera |
---|
Euskarria | iOS, Microsoft Windows eta Android |
---|
Programazio-lengoaia | Delphi, Objective-C, C++ eta Object Pascal |
---|
Irakur dezaka | Skype user data (en) , Skype Extras Manager log (en) eta Skype chatsynch (old) (en) |
---|
Sistema eragilea | Microsoft Windows, MacOS X, Android, iOS, Symbian (en) , Windows Phone, Linux, BlackBerry OS (en) eta webOS (en) |
---|
Idatz dezake | Skype user data (en) , Skype Extras Manager log (en) eta Skype chatsynch (old) (en) |
---|
GUI tresnak | Qt |
---|
Egile-eskubideak | copyrightduna |
---|
|
|
|
|
Jabea | Microsoft |
---|
|
|
Garatzailea | Skype Technologies (en) |
---|
|
Erabiltzen du | Skype protocol (en) |
---|
|
skype.com |
|
Skype (orokorrean skáɪp ahoskatua; jatorrizko hizkuntzaz, estonieraz, ∫ýpe), Internet bidez deiak egitea ahalbidetzen duen softwarea da. Bat-bateko mezuak, bideokonferentziak edota fitxategiak trukatzeko aukera ere ematen du aplikazioak. Ahti Heinla, Priit Kasesalu eta Jaan Tallinn estoniarrek 2003an sortu zuten zerbitzua. Bere garaian, Kazaa software aplikazioa ere bultzatu zuten. Halere, Skype Group delako taldeak suediar eta daniar sustraiak ere baditu, Niklas Zennström eta Janus Friis enpresariek ere parte hartzen dutelako. Enpresaren egoitza nagusia Luxenburgon dagoen arren, Skypek bulego gehiago ditu Londres, Stockholm, Tallinn, Tartu, Praga eta San Jose (Kalifornia) hirietan.
Zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da erabiltzaileek doan egin dezaketela berba euren artean, betiere, Skype aplikazioa erabiltzen badute. Bestalde, YY SkypeOut izeneko ezaugarria ere badu Skypek eta telefono arruntetara zein telefono mugikorretara deitzea ahalbidetzen du. Kasu horretan, ordaindu egin behar izaten da: prezioa desberdina da, herrialdearen arabera. SkypeIn aukerarekin, ordea, posible da telefono batetik ordenagailu batera dei egitea. Aplikazioak eskaintzen dituen aukeren artean doako ahots-mezuak lagatzea dago.
Skyperen erabilera oso parekoa da Windows Live Messenger edota Yahoo! Messenger bezalako bat-bateko mezularitza zerbitzuekin alderatuta.
2005ean, eBay etxeak enpresa erosi zuen, 2.600 milioi dolarren truke.
Deskribapen orokorra
Skype duen edozein erabiltzailerekin testu bidez, ahots edo bideo-txat bidez komunika daiteke, doan eta edonondik. Horrez gain, kostu baxuko deiak egin daitezke, bai mugikorretara, bai ordenagailuetara.
Sistema eragileak
Kanpo estekak