Sisberto, Sisiberto edo Sigeberto elizgizon bisigodo bat izan zen, Toledoko artzapezpikua 690 eta 693 artean. Egika erregea tronutik kendu eta hiltzeko konspiratzeagatik, Toledoko XVI. kontzilioan, azken urte honetan ospatu zena, eskumikatua, kargutik kendua eta erbesteratua izan zen, eta bere ondasunak konfiskatuak izan ziren.
Egileren batzuk, egile ezagunik gabeko hiru lan literarioren egiletzat jotzen dute, preso egon zen bitartean idatziak izango zirenak.