- Artikulu hau Toledoko gotzain eta santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Julian (argipena)».
Julian Toledokoa (Toledo, 642 - ibidem, 690) espainiar elizgizona izan zen.
Toledoko apezpiku izendatu zuten 680. urtean, eta bere agintaldian ospatu ziren Toledoko XII., XIII., XIV. eta XV. kontzilioak. Erlijioari buruzko obrak idatzi zituen: Prognosticon futuri saeculi, De comprobatione sextae aetatis, Antikemeinon, Historia rebellionis Pauli adversus Wambam Gothorum regem eta Ildefonsori zuzenduriko Goratzarre bat.
Erreferentziak