Simon Kulli

Simon Kulli
Roman Catholic Bishop of Sapë (en) Itzuli

2017ko ekainaren 15a - 2025eko azaroaren 29a
Lucjan Avgustini (en) Itzuli
Elizbarrutia: Sapëko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaVau i Dejës (en) Itzuli1973ko otsailaren 14a
Herrialdea Albania
Heriotza2025eko azaroaren 29a (52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalbaniera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, diakonoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Simon Kulli (Pistull, 1973ko otsailaren 14aVau i Dejës, 2025eko azaroaren 29a) albaniar elizgizon katolikoa izan zen, 2017tik 2025era Sapëko apezpikua izan zena.[1]

Bizitza

Simon Kulli apezpikuaren armarria.

Simon Kulli Hajmel barrutiko Pistull herrian jaio zen, gaur egungo Vau i Dejës udalerrian, 1973ko otsailaren 14an. Scutariko elizbarrutian ikasi zuen eta 2000ko ekainaren 29an apaiz-ordenazioa jaso zuen Shkodërreko katedralean, Angelo Massafra artzapezpikuaren eskutik. Erregimen komunista amaitu ondoren, Albanian egindako lehen apaiz-ordenazioetako bat izan zen berea.[2]

Caritas erakundea ordezkatu zuen, eta Lucjan Avgustini apezpikua hil ondoren, Sapëko elizbarrutiko administratzaile hautatu zuten 2016ko maiatzaren 22an.[2]

2017ko ekainaren 15ean, Frantzisko aita santuak Sapëko apezpiku izendatu zuen.[2] Urte bereko irailaren 14an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Vau-Dejësko Santa Teresa katedralean, Charles John Brown nuntzio apostolikoaren eskutik, kontsakratzailekideak Angelo Massafra eta Dodë Gjergji izanik.[1]

2024ko otsailaren 20an Albaniako apezpiku-konferentziako presidenteorde bihurtu zen.[3]

2025eko azaroaren 29an hil zen, bat-bateko bihotzekoak jota, 52 urte zituela.[4]

Ondorengotza apostolikoa

Erreferentziak

  1. a b c (Ingelesez) «Bishop Simon Kulli †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-12-01).
  2. a b c (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Sapë (Albania)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2017-06-15 (kontsulta data: 2025-12-01).
  3. (Italieraz) «Vescovi albanesi, Gjergj Meta eletto presidente» Avvenire 2024-02-20 (kontsulta data: 2025-12-01).
  4. (Ingelesez) «Monsignor Simon Kulli passes away at the age of 52» Panorama Albania 2025-11-29 (kontsulta data: 2025-12-01).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.