Caritas InternationalisErromatar Eliza Katolikoaren erakunde humanitarioa da, 165 herrialdetako Caritasek osatzen dutena. Bazterketa egoeran daudenen aldeko lana egiten du. Hori lortzeko bi ardatz jorratzen ditu: batetik baztertuekin lan zuzena eta bestetik gizartea eraldatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak, justizia sustatu nahian[1]. Lehenbiziko Caritas 1897an sortu zen, Kolonian.
Caritas Internationalisen lana arlo hauetan antolatzen da: bakea & adiskidetzea, larrialdiak, justizia ekonomikoa, klima aldaketa, GIB/IHESa eta emakumeak eta migrazioak[2]. Horrez gainera parrokia eta elizbarruti bakoitzeko Caritasek tokian tokiko arazoei aurre egiten die[3][4][5].
Caritas boluntarioez osatutako erakundea da eta haien doakotasun eta konpromiso eskuzabalean oinarritzen da. Gizarte konpromisorako aukerak emateaz gain, konpromisoa bultzatzen du boluntarioen artean[6].
Historia
Karitatea, Elizaren oinarrizko eginkizunetariko bat da, ospakizuna eta ebanjelizazioarekin batera.
Jadanik, lehenbiziko kristau elkarteetan, fedearen ospakizuna eta solidaritatea eskutik zihoazen. Gauza biak banatu ezinezkoak ziren[7]. Tradizio hau hartu eta garatzeko Eliza Katolikoak Caritas erakundea sortu zuen.
Lehenbiziko Caritas Friburgon (Alemania) jaio zen, 1885ean. Bere sortzailea Lorenz Werthmann (1858–1921) apaiza izan zen. Hamabi urte geroago, Kolonian, "Charitasverband für das katholische Deutschland" (euskaraz: “Alemania katolikorako karitate elkartea”) erakundea eratu zen. 1916. urtean Alemaniako Gotzain Elkarteak ofizialtasuna eman zion eliza katolikoaren gizarte laguntzarako erakunde gisa.[8]
Hortik aurrera, Caritas nazionalak sortu ziren beste herrialde batzuetan, hala nola Suitzan (1901ean)[9] eta AEBn (Catholic Charities USA, 1910ean)[10]
1924an Caritasen egoitza orokorra SuitzakoLuzerna hirian jartzea erabaki zen eta 1951n Caritas Internationalis jaio zen.
Iparraldean aipatzekoa da erakundeak (estatu osoan Secours catholique deitzen denak) ez duela egitura batua Pirinio Atlantikoakdepartamenduan; kasu bakarra da eta, beraz, Euskal Herriko zein Bearnoko adarrak daude[15]. Hala ere, arrazoi teknikoak argudiatuz 2012kourtarrilaren 1etik aurrera bi adar hauek Landetakoarekin bat egingo dute Aturriko Herriak izena hartuko duen beste egitura handiago batean; egoitza Angelun egongo da[16].