Simon Bolivar museoa 1983ko uztailaren 24an inauguratu zen, Simón Bolívar beraren jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Ziortza-Bolibarren kokatuta dago, Bolívarren beraren arbasoen herrian, Errementarikua izeneko baserrian, Done Jakue bidearen ondoan. Orubea Simón Bolívar “Zaharra” zenaren familiarekin lotuta dago, hau da, Simón Bolívar “Askatzailea”-ren bosgarren aitona. Museoko bilduma Bizkaiko Erdi Aroko historiari eta Simón Bolívar “Askatzailea”-ren (1783-1830) ibilbide pertsonal eta politikoari dedikatuta dago[1].
Bilduma
Museoaren sarreran ikonografia bolibarianoa erakusten da.
Lehen solairuan berriz Erdi Arotik ibilbide bat egiten da. bizimodua eta Erdi Aroko paisaia, eliza Erdi Aroan, ekintza ekonomikoak, burdinolak eta herriaren sorkuntza. Bigarren solairua Simon Bolivarri eskainia dago osoki,pertsonaiaren biografia, genealogia, Europara eginiko bidaiak, herrialde bolibariarren independentzia eta beste objektu batzuen bidez[2].
Ordutegia
Asteartetik ostiralera: 10:00 – 13:00
Larunbat, igande eta jaiegunak: 12:00 – 14:00
Astelehena: Itxita (jaiegunak barne)
Uztaila eta abuztua: 17:00 19:00
Erreferentziak
Kanpo estekak