Simon Ammann (Grabs, 1981eko ekainaren 25a) suitzar eski-jauzilaria da.
Neguko sei Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, 1998 eta 2018 artean, eta urrezko lau domin lortu zituen guztira: Bi 2002an Salt Lake City-n eta bi 2010ean Vancouverren, bi aldietan tranpolin arrunt eta tranpolin handiko banakako probetan. Gainera, 6. postuan sailkatu zen 1998an Naganon eta 7. postuan 2006an Turinen, taldekako proban.[1]
Lau domin irabazi zituen Eski Nordikoko Munduko Txapelketan 2013 eta 2020 urteen artean.[2]
Nazioarteko palmaresa
Erreferentziak