Silvia Laplana

Silvia Laplana
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSilvia Laplana Naval
JaiotzaBartzelona1984ko otsailaren 3a (40 urte)
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzagaztelania
katalana
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea master : Meteorologia
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa lizentzia : optika, optometria
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmeteorologoa, optometrist (en) Itzuli eta optikaria
Lantokia(k)Torrespaña (RTVE) (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Canal+ (en) Itzuli
Corporación Aragonesa de Radio y Televisión (en) Itzuli  (2009 -  2013)
Radiotelevisión Española  (2013 -

IMDB: nm6242118 Facebook: silvialaplana Twitter: slaplana_tve Instagram: silvia_laplana Edit the value on Wikidata

Silvia Laplana Naval (Bartzelona, Katalunia, 1984ko otsailaren 3a) bartzelonar meteorologoa, optometrista eta optikaria da.[1]

Bizitza

Bartzelonan jaio zen eta Villanueva eta Geltrun hazi zen hamazazpi urte bete arte.[2] Bere familia Monzónekoa da, gurasoak bizi ohi diren tokikoa eta bera ere hangotzat du bere burua.

Tarrasan, Optika eta Optometria ikasi zituen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, eta Meteorologiako masterra du Bartzelonako Unibertsitatean.[3]

Lan ibilbidea

Canal Meteon hasi zen lanean bekadun gisa, eta handik Aragon TVra pasatu zen 2009an. 2013ko abuztuan RTVEn hasi zen lanean. Han, Los desayunos de TVE eta Telediario Matinal saioetan hasi zen, eta, gero, Telediario y el Canal 24 horas asteburuko edizioetara pasatu zen.[4]

Bere aurkezpenek estilo hurbila eta alegerea dute ezaugarri, eta, zenbaitetan, denboraren gai hertsietatik haratago joaten da, hala nola, Kristobal Colonek bere zeharkaldian topatutako eguraldia azaldu zuenean.[5]

Telebistan lan egiteaz gain, ikastetxeetan hitzaldiak ematen ditu, meteorologia jendearengana hurbiltzeko helburuaz.

2019an, The Guardian eta The Washington Post nazioarteko komunikabideek oihartzun handia izan zuen haren txio batek, «infernua is coming», non bero-bolada azaltzen zuen eta beroarengatik hiltzeko aukeraz ohartarazten zuen.

Bizitza pertsonala

Katalan-aragoiartzat du bere burua, Monzón herriarekin duen harremanarengatik.

Iseka batzuk egin zizkioten ikastetxean bere abizenarengatik, eta bere lanbidearen barruan eraso matxistak jaso zituen bere fisikoarengatik, eta horrek Mònica Lopez orduko buruzagiaren esku-hartzea eragin zuen. Laplanak bere burua defendatu zuen:

«Ni hemen nago nire ezagutzengatik eta komunikatzeko gaitasunarengatik. Ez naiz modeloa, meteorologoa naiz».

Oso aktiboa da sare sozialetan, bidaiak partekatzea gustuko baititu, eguraldiari buruzko iruzkinekin. Mendizaletasuna gustuko du, eta hainbat kirol egiten ditu.

Aintzatespenak

  • Monzón hiriko enbaxadorea da.
  • 2017an, San Juan - Joaquín Costa - El Molino auzoetako elkarteak emanda, Urrezko Caracol saria jaso zuen, Monzon komunitatearen partaide sentitzen zelako eta ikastetxeetara gerturatu zelako.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak