Sharon Lockhart (Norwood (Massachusetts), 1961) Ameriketako Estatu Batuetako artista da.
Bere lanak, koreografiak eta gainerako alderdi guztiek mugimendu soil baten konplexutasuna eta sakontasun poetikoa jartzen dituzte agerian. Lockhartek ildo honetan egin dituen ikerketa ugarien artean, Noa Eshkol (1895–1969) koreografo[1], teorialari eta ikertzaile israeldarraren lanari buruzko hausnarketak leku berezia du artistaren azken hamarkadako ekoizpenean. Lockhartena da Noa Eshkolen mugimendu errotazioa obra. Gorputzaren mugimendua du lanaren lehengai, eta Noa Eshkol koreografo, teorialari eta ikertzaile israeldarraren lanetan oinarritu da obra ontzeko. Eshkol aitzindaria izan zen gorputzaren mugimenduaren ia modalitate guztiak erregistratzeko gai den idazketa-sistema batera transkribatzen giza keinuak. 2021eko udazkenerako programatuta dago Bilboko Gugenheim Museoan.[2][3]
Erreferentziak
Kanpo estekak