|
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Shanghai Tower (txinera sinplifikatuz: 上海ä¸å¿ƒ), Txinako Herri Errepublikako Shanghai hiriko erabilera anitzeko etxe orratz proposamen bat da. Guztira 127 solairu izango ditu eta 632 metroko altuera. Eraikitze lanak 2008an hasi eta 2015 an amaitu zen. Dorrea Gensler Architecture arkitekto taldeak diseinatu du.
Ezaugarriak
1990eko hamarkada hasieran Lujiazuiko barruti berriaren plangintza burutu zenean, Shanghai Centerra eraikitzea espero den orubean, golf zelai bat zen eraikitzekoa. Dena den, ondorengo aldaketetan, ondoz-ondoko 400 metrotik gorako etxe orratz eraikiko zirela argitara eman zen. Hiru etxe orratz horietatik, bi altxatu dira dagoeneko Jin Mao Dorrea 1998. urtean eta Shanghai World Financial Center 2008. urtean.
2007an, nazioarteko lehiaketa bat antolatu zen etxe orratzaren diseinua aukeratzeko. Azkenik Gensler Architecture taldearen 580 metroko dorrearen proposamenak irabazi zuen. Shanghai Center dorreak bederatzi lorategi izango ditu altuera ezberdinetan, horrez gain, hotel, jatetxe eta merkatal-guneak eraikiko dira. 2008. urtearen hasieran dorrearen altuera 632 metrora igo zen. Egitura 2013an amaitzen denean Txinako Herri Errepublikako eraikinik altuena izango da eta munduko altuenetakoa Burj Dubai dorrearen atzetik.
Enpresak
- Arkitektoa: Gensler
- Egitura ingeniaritza: Consentini Associates, Thornton Tomasetti
- Sustatzailea: Shanghai Tower Construction & Dev. Co., Ltd.
- Jabea: Shanghai Tower Construction and Development Co., Ltd.
Eraikuntza
Eraikitze aurreko prestaketak, 2008aren hasieran hasi ziren, orubea garbitu (bertan zegoen beisbol zelaia eraitsi) eta lehen harria jartzeko zeremoniaren prestaketa. Dorrea eraikitzeko lehen harria 2008ko azaroaren 29an jarri zen. Ondoren, langileentzako bizitokiak eta lehen makineria sartu ziren orubean.
2009ko irailean, dorrearen profileko egituraren zutabeak lurrean sartzeko lanak amaituta, zulaketa lanak hasi ziren eta 2009ko urriaren 10ean bost metro inguruko zuloa egina zegoen[1].
Eraikuntza argazkitan
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak