Shaivonte Aician "Shai" Gilgeous-Alexander (Toronto, Ontario, 1998ko uztailaren 12a) NBAko Oklahoma City Thunder taldean, antolatzaile bezala, 1,89m-ko altueragaz jokatzen duen saskibaloi jokalari profesionala da. 2018ko Draftean, 1go errondan 11. postuan geratu eban, eta Charlotte Hornets taldea aukeratu eban.[1]
Nickeil Alexander-Walker, NBAn jokatzen jokalariaren lehengusua da.
Kirol ibilbidea
Unibertsitatea
Denboraldi bat jokatu eban Kentuckyko unibertsitatearen Wildcats taldean, partidu bakoitzeko bataz besteko 14,4 puntu, 4,1 errebote, 5,1 asistentzia eta 1,6 baloi lapurketa lortzen[2]. Southeastern Conferencearen 2. boskoan inkluditu eben, baita Freshman boskoan ere.[3]
Profesionala (NBA)
NBAren 2018ko Draftean, 1go errondan 11. postuan geratu zan eta Charlotte Hornets taldeagaitik aukeratua izan zan. Baina egun horretako gauean, Los Angeles Clippers taldeari transferidua izan zan[4]Los Angeles Clippersekin denboraldi bat jokatu eban (2018-2019) Partidu bakoitzeko bataz besteko 10,8 puntu, 2,8 errebote, 3,3 asistentzia eta 1,2 baloi lapurketa lortzen. Denboraldian 82 partidu jokatu ebazan, 73 bosko titularean.
Hori eta gero, 2019ko uztailaren 6an, Oklahoma City Thunder taldera transferidua izan zan Danilo Gallinari eta beste bost jokalarirekin, Paul Georgeren truke.[5] Talde honekin 2019tik orain arte egon da, eta bost urteko kontratu bat konkordatu egin dau 2021eko abuztuaren 3an ($172 milioiengaitik).[6]
Estadistikak (2018-2022)[7]
PPP: Sartutako puntuak partiduko
APP: Egindako asistentziak partiduko
REB: Hartutako erreboteen portzentaia
ROB: Lapurtutako baloiak partiduko
Kentucky Wildcatsen (2017-2018)
Patidu bakoitzeko bataz besteko 14,4 PPP, 4,1 REB, 5,1 APP, eta 1,6 ROB.
Los Angeles Clippersen (2018-2019)
Partidu bakoitzeko bataz besteko 10,8 PPP, 2,8 REB, 3,3 APP eta 1,2 ROB.
Oklahoma City Thunder
2019-2020
Partidu bakoitzeko bataz besteko 19 PPP, 5,9 REB, 3,3 APP eta 1,1 ROB
2020-2021
Partidu bakoitzeko bataz besteko 23,5 PPP, 4,8 REB, 5,9 APP eta 0,8 ROB
2021-2022
Partidu bakoitzeko bataz besteko 24,5 PPP, 5 REB, 5,9 APP eta 1,3 ROB
Playoffs
Wildcats
Partidu bakoitzeko bataz besteko 20,3 PPP, 6,3 REB, 6 APP eta 2,3 ROB
Los Angeles Clippers
Partidu bakoitzeko bataz besteko 13,7 PPP, 2,7 REB, 3,2 APP eta 1 ROB
Oklahoma City Thunder (2019-2020)
Partidu bakoitzeko bataz besteko 16,3 PPP, 5,3 REB, 4,1 APP eta 1 ROB
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Draft History» NBA Stats (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ (Ingelesez) «Shai Gilgeous-Alexander College Stats» College Basketball at Sports-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ «Southeastern Conference Awards - RealGM» basketball.realgm.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ .
- ↑ (Ingelesez) «Reports: Paul George traded to Clippers» www.nba.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «Thunder lock up SGA with max rookie extension» ESPN.com 2021-08-03 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ a b (Ingelesez) Proballers. «Shai Gilgeous-Alexander, Jugador de baloncesto» Proballers (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).