Shahzoda (errusieraz: Шахзода, jaiotzez Zilola Bahodirovna Musaeva) (Taxkent, 1979ko uztailaren 28a) Uzbekistango abeslaria eta aktorea da, bere herrialdean eta ingurukoetan sona handia lortu duena, baita Errusian ere[1].
Uzbekistango musika tradizionala modernizatu du pop etiloarekin uztartuz. Uzbekeraz gain, errusieraz, pertsieraz, kazakheraz, tajikeraz eta ingelesez grabatu ditu abestiak[2].
Biografia
Shahzoda 1979an Taxkenten jaio zen. 1998an Azizarekin Jonim bikotea osatu zuen eta abesti arrakastatsu bat izan zuten, Qarama koʻzlarimga. Bi urte beranduago bikotea banatu eta bakoitzak bakarkako ibilbideari ekin zion.
Shahzodaren lehen singlea Bor ekan izan zen eta Uzbekistanen arrakasta handia lortu zuen. Diskoa bera ere herrialdean urteko salduenetakoa izan zen. Hurrengo urteetan oso lanpeturik ibili zen, disko bat atereaz urteko eta Uzbekistan bertako filme ugaritan parte hartuz. Fotima va Zuhra filmean protagonista izan zen eta kritika oso onak jaso zituen[3]. 2007an Zumrad va Qimmat filmeko protagonista izatez gain soinubanda ere berak konposatu zuen[4].
2009 urtean "1000 i Odna Noch" eta "Mezhdu Nebom I Zemley" abestien bideoklipek arrakasta handia izan zuten Errusian[3] eta 2011 urtean Big Apple Music Awards sarietan Asia Erdialdeko eta Kaukasoko artista onena izendatu zuten, New Yorken egindako ospakizun galan. 2012-tik aurrera ingelesez egin ditu abesti batzuk nazioartera zabaltzeko helburuarekin; "Afghana", "All Alone feat Akcent", "Flying Tonight...
Diskografia
- Bor ekan (2002)
- Baxt boʻladi (2003)
- Keragimsan (2004)
- Baxtliman (2005)[5]
- Assalomu alaykum (2007)
- Sevgi bor (2009)
- Unutmadim (2009)
- Tilayman (2010)
- Qora koʻzlaring (2011)
- Bu muhabbat (2013)
- Sen menga kerak (2014)
- Rahmat hayot (2015)
Filmografia
- Tohir va Zuhra yangi talqin (2000)
- Sevinch (2004)
- Xavfli burilish (2004)
- Sarvinoz (2004)
- Fotima va Zuhra (2006)
- Voy dod sumalak (2006)
- Zumrad va Qimmat (2007)
- Majruh (2010)
- Nafs (2011)
- O Maryam, Maryam (2012)[3]
- Sharofatxonning kelinlari yoxud Navro′z muborak (2016)
Erreferentziak
Kanpo loturak