Scone jauregia

Scone jauregia
Scone Palace
Scone jauregiaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaPerth eta Kinross
Koordenatuak56°25′21″N 3°26′17″W / 56.422606°N 3.438143°W / 56.422606; -3.438143
Map
Historia eta erabilera
JabeaDavid William Murray, 3rd Earl of Mansfield (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArte gotikoa
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
Kontaktua
Telefonoatel:+44 173 855 2300
Webgune ofiziala

Scone jauregia (ingelesez: Scone Palace) Eskoziako Scone herrian dagoen gaztelu bat da. Erdi Aroan Eskoziako erregeak koroatu ohi ziren Sconeko abadia kokatzen zen lekuan bertan dago. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia

Hasiera batean eliza kristau txiki bat eraiki zen Sconen eta ondoren priorato agustindar bat, XII mendean Alexandro I.a Eskoziakoak Sconeko abadia bihurtu zyena. Abadian zegoen Scone harrian koroatu izan ziren Eskoziako erregeak, harik eta Eduardo I.a Ingalaterrakoak hartu eta Londresera eraman zuen arte. 1306an Roberto I.a Eskoziakoak Sconen koroatua izateko hautua egin zuen eta 1651a arte ohitura horrek jarraitu zuen. Azken koroazioa Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoarena izan zen.

Eskoziako Erreforma garaian, 1559an abadia oso kaltetua izan zen. 1600an eraikin erlijiotsua izateari utzi zion eta jauregi bihurtu zen. Ordutik Mansfield-eko kondeen etxea izan da.

1808an hareharria erabiliz georgiar estiloan eraiki zen. William Atkinson arkitekto ingelesaren gidaritzapean burutu ziren lanak.

Iruditegia

Ikus gainera

Kanpo estekak