Schweringo katedrala (alemanez Schweriner Dom) Andre Maria eta San Joanen omenezkoa, Alemaniako Schwerin herriko eliza nagusia da. Eliza adreilu gorriz egina dago estilo gotikoan.
Historia
XII. mendean apezpikutza Mecklenburgetik Schwerinera mugitzean eraiki zen eliza. 1172an ezarri zuten lehenengo harria eta 1248an sagaratu. 1222an Schweringo Enrike Kondeak gurutzadetatik Kristoren odola barnean zeukan bitxi bat ekarri zuen eta erromes leku bihurtu zen Schweringo katedrala. XIV. eta XV. mendeetan eliza handitu egin zuten.
Kanpandorrea 1889 eta 1893 artean eraiki zuten eta 117,5 metroko altuera du.
Kanpo estekak