Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Chistopher Cross diru-zaindaria da enpresa batean, eta ez da zoriontsu bere emaztearekin. Pintura du aisialdirako zaletasun. Halako egun batean Kitty ezagutzen du eta neskato gazteaz itsu maitemintzen da. Lantokian dirua lapurtu eta amorantearentzako apartamentua hartzen du errentan. Kitty ez da zintzoa baina: Johnny gaizkilearen neska-laguna izaten jarraitzen du eta Christopherrekiko hartu-emanaren helburua honen margoekin aberastea besterik ez da. Eta aberastu egingo dira, margolari apalaren lanek harrera ona izango baitute artearen munduan. Jendearen aurrean Kitty azalduko da egiletzat. Behin Chistopher iruzurraz ohartzen denean neska akatuko du eta Johnny egingo dute hilketaren errudun. Chistopher arlote bilakatuko da eta haren margoek gero eta balio handiagoa izango dute.