Sauveur Baxo[1] (Donaixti-Ibarre, 1951 -) Euskal Herriko politikari eta sindikalista da. CFDTko kide eta Arberatze-Zilhekoako auzapeza da.
Biografia
Donaixti-Ibarren jaio zen baserri giroan; aldiz, enpresaren munduan aritu da eta hori dela eta CFDT sindikatuko kidea da; bertan Nafarroa Behereko eta Ipar Euskal Herriko eledun eta arduradun nagusia izan da.
2001etik Arberatze-Zilhekoako auzapeza da. Hainbeste hauteskundetara aurkeztu da; alderdirik gabea[2], behin baino gehiagotan Donapaleuko kantonamenduan hautagaia izan da, bai etiketarik gabe bai Frantziako Alderdi Sozialista[3] edo "frantses ezkerraren" inguruaren laguntzarekin. 2011ko Senaturako hautagaia izan zen Europe Écologie Les Verts-Eskualde eta Herri Solidarioak koalizioaren izenean, Pirinio Atlantikoak departamenduan zerrendaburua izan zelarik; bigarren itzulirako koalizioak PSrekin bi zerrendetako hautagaiei botoa eman eta eskuinari senatari posturen bat kentzearen aldeko ituna egin zuten. Horrek Baxo senatari bihurtzea ekar zezakeen baina PSko zenbait hautetsik -batez ere abertzaletasunaren kontrakoenek, adibidez Annie Jarraud-Vergnolle angeluarrak[4]- ez zuten akordioa errespetatu eta arberaztarrak ez zuen kargua erdietsi[5].
Ipar Euskal Herrirako estatus berezituaren alde aritzen den Batera plataformako kidea da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak