Islandiako Ipar-mendebaldeko hiririk handiena da eta ipar kostako bigarren handiena. Inguruko merkataritza gune nagusia da eta Islandiako janari ekoizpenean lotura gune garrantzitsua ere bada. Sauðárkrókur-eko populazioa handituz joan da azken urteetan eta ekonomia nahiko dibertsifikatua dago.
Arlo ekonomiko nagusiak, arrantza, esnekiak, industria arina eta zerbitzu zabalak ematen dituztenak, hala nola, informatika eta ingeniaritza zerbitzuak, finantza kontsultak, diseinua eta inprimategia. Hiritik 15 kilometrora dagoen ur beroko putzua Grettis sagan aipatzen da.