Saturno bere semea jaten

Saturno bere semea jaten
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Goya
Sorrera-urtea1820(e)ko hamarkada
IzenburuaSaturno devorando a un hijo eta Saturn Devouring His Son (from The Black Paintings)
Mugimenduaerromantizismoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)mixed technique (en) Itzuli, wall (en) Itzuli eta Margo-oihala
Dimentsioak143,5 (altuera) × 81,4 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaGreziar mitologia
Honen parte daMargolan Beltzak
Iconclass91B11141
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP000763

Saturno bere semea jaten edo Saturno seme bat irensten margolana (gaztelaniaz: Saturno devorando a su hijo), Francisco Goyak 1819an erosi zuen etxeko hormen apainkeraren zati izan ziren olio-pinturetako bat da. Margolana, beraz, artista horren Margolan Beltzen sailekoa da.

Gainontzekoekin batera, 1874tik aurrera Salvador Martínez Cubellsek oihalera pasa zuen Émile d'Erlanger baroiak agindu bezala, alemaniar jatorriko bankari frantziar bat, 1878ko Parisko Erakusketa Unibertsalean saltzeko asmoa zuena. 1881ean, d'Erlangerrek Espainiako Estatuari eman zizkion, eta honek Prado Museora bidali zituen, non 1889tik aurrera erakutsi ziren.

Saturno leihoaren ezkerraldean zegoen, ekialdeko horman, Quinta del Sordoko jangelako sarreraren kontra.

Kronos titana irudikatzen du, erromatar mitologian, Kronosengandik edo Saturnorengandik bereizi gabe ohi den bezala, bere semeetako bat irenstean. Irudia, denboraren igarotzearen ikur alegorikoa zen, Kronosek, bere emaztea zen Rearen seme jaioberriak jaten baitzituen, horietako batek tronutik kenduko zituen beldur.

Kanpo estekak