Saratu Mohammed Gidado, Daso ezizenez ere ezaguna[1], (Chiranchi, 1968ko urtarrilaren 17a – Kano estatua, 2024ko apirilaren 9a) nigeriar aktorea izan zen, batez ere hausazko filmetan antzezteagatik ospea lortu zuena.
Bizitza
Saratu Gidado Nigeriako iparraldeko Gombe estatuan jaio zen. Kano estatuko lehen hezkuntzako eskola batean ikasi zuen.
2000n egin zuen debuta zineman, Sarauniya Moviesek ekoitzitako Linzami Da Wuta filmean. Gainera, Nagari, Gidauniya, Mashi eta Sansani telesailetan antzeztu zuen, besteak beste[2]. Guztira 100 film eta telesail baino gehiagotan agertu zen[3].
Muhammad Lawan enpresaburuarekin ezkondu zen[4], eta Kannywood industriako lehen emakumezko aktore ezkondua izan zen[5][1].
Gehienetan antagonistak antzezten zituen[6], eta emakume gaiztoen paperak egitea gustatzen zitzaiola baieztatu zuen[7].
2024ko apirilaren 9an hil zen lotan, 56 urte zituela, eta islamiar tradizioen arabera lurperatu zuten[8].
Filmografia hautatua
Urtea
|
Izenburua
|
Pertsonaia
|
Oharrak[3][9]
|
2000
|
Linzami Da Wuta
|
|
|
2005
|
Sakace
|
|
Bideoa
|
Fil'azal
|
Hadiza
|
Daham
|
|
|
2007
|
Bakar tukunya
|
|
Bideoa
|
Takunsaka
|
|
Sameeha
|
|
|
2008
|
Sabon shafi
|
Baba Uwani
|
Bideoa
|
Sammatsi
|
|
Yayan baiwa
|
|
Gabas
|
|
Mu rike amana
|
|
2012
|
Gani Gaka
|
|
|
2013
|
Oga Abuja
|
|
|
Gabar Cikin Gida
|
|
|
2014
|
Ibro Ba Sulhu
|
|
|
2016
|
There's a Way
|
|
|
2017
|
Ba Tabbas
|
|
|
2018
|
Kawayen Amarya
|
Haj. Bara
|
|
2019
|
Karki Manta Dani
|
Mama Jummai
|
|
Akeelah
|
Umma
|
|
2021
|
Fanan
|
Mama
|
|
Alaqa
|
Haj Suwaiba
|
Telesaila
|
2022
|
Lamba
|
|
|
Erreferentziak
Kanpo estekak