Saraleginea Lapurdiko Getaria udalerrian dagoen etxe eta museo bat da.
Herrigunean dago, De Gaulle Jeneralaren etorbidearen 165. zenbakian.
1908an François-Joseph Cazalis arkitektoak Jaques-Hippolyte Lesca izeneko indianoaren eskaeraz eraikia izan zen.
Euskal estiloko arkitektura estilokoa da. Behe-solairuan Getariako museoa dago.
Museoan Georges Clément de Swiecinski eskultorearen dohaintza ikusgai dago, hainbat eskultura, margolan eta zeramikez osatua. Saraleginea etxearen parkean Claude Viseux, Christiane Giraud eta Michel Duboscq eskultoreen eskulturak ere ikusgai daude.