Sarada Devi
| Sarada Devi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Jayrambati, 1853ko abenduaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kalkuta, 1920ko uztailaren 20a (66 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Ramakrishna (1859 - 1886ko abuztuaren 16a) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filosofoa |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | hinduismoa |
Sarada Devi (Jayrambati, 1853ko abenduaren 22a – Kalkuta, 1920ko uztailaren 20a), jaiotza izena Saradamani Mukhopadhyaya zuena, buruzagi espiritual hindu garrantzitsua izan zen. Bidea ireki zuen emakume hinduisten hurrengo belaunaldiek bizitza monastikoa bizibide eta helburutzat har zezaten. Izan ere, Dakshineswarren kokatutako Sri Sarada Math eta Ramakrishna Sarada Mission misioak ideal horietan oinarritzen dira.[1]
Bengala eskualdeko Ramakrishna buruzagi mistikoaren emazteak aktiboki parte hartu zuen "Ramakrishna mugimenduaren" garapenean. Hori dela eta, bere jarraitzaileek Santa Ama (Sri Maa edo শ্রীমা) bezala ezagutzen eta agurtzen dute, Ama Jainkotiarraren berraragiztatze bizia bezala kontsideratuz.
Jaiotza eta ahaidetasuna

Saradamani Devi Indian jaio zen 1853ko abenduaren 22an, Jayrambati herri lasaian, Mendebaldeko Bengalan. Ahizpa zaharrena zen. Bere aitak, Ramchandrak, nekazari gisa eta apaiz-lanak eginez ateratzen zuen bizimodua. Tradizioaren arabera, Ramachandrak eta Syamasundarik naturaz gaindiko ikuspen eta gertakizunak izan zituzten, alaba bezalako izaki jainkotiar baten jaiotza iragartzen zutenak.[2][3]
Saradak hemeretzigarren mendeko Bengalako neska baten bizitza xumea bizi izan zuen. Txikitan folklore hinduarekin eta narratiba tradizionalekin liluratuta zegoen. Landa eremuko emakume gehien-gehienek bezala, ez zuen heziketa formalik jaso, baina besteak zerbitzatzen ikasi zuen, amari etxeko lanetan laguntzen baitzion, etxea administratzen eta anai-arreba gazteak zaintzen.[4][5] 1864an gosete ikaragarri batean, Saradak etengabe lan egin zuen, bere familiak gosez zegoen jendearentzako janaria banatzen baitzuen.[6] Kali eta Laksmí jainkosen buztinezko irudiekiko interesa zuen, maiz gurtzen zituenak. Haurtzarotik hasi omen zen meditatzen, eta kontakizun tradizionalek bere ikuspegi eta esperientzia mistikoak azaltzen dituzte. Berak zioenez, haurtzaroan bere adineko zortzi neskatoz osatutako talde bat ikusten zuen leku ezezagun batetik etortzen, eta etxeko lanak egiten ari zenean laguntzen zioten.[5]
Ezkontza

1859ko maiatzean, Sarada Ramakrishnarekin ezkonduko zen hitza eman zen, hark bost urte zituenean, eta Ramakrishnak hogeita hiru. Adin ezberdintasun hau tipikoa zen XIX. mendeko Bengala landatarrean.[7][8] Ramakrishna, une hartan Gadadhar Chattopadhayay bezala ezaguna, Dakshineswarreko Kali jainkosaren tenpluko apaiza zen 1855etik. Amak eta anaiak uste zuten ezkontza bat ona izango zela beren arreta espiritualtasun zorrotzetik eta ikuspenetatik desbideratzeko. Ramakrishnak berak Sarada emaztetzat jo omen zuen.[7][9]
Hitza eman ondoren, Sarada gurasoen ardurapean geratu zen eta Ramakrishna Dakshineswarrera itzuli zen. Saradak hamalau urte zituela ezagutu zuen Ramakrishna, eta hiru hilabetez egon zen berarekin Kamarpukurren, jaio zen herrian. Han, Ramakrishnak meditazioan eta bizitza espiritualean irakatsi zion.[5]
Ramakrishnako estasi egoera etengabeek eta bere adorazio forma ez oso ortodoxoek jendeak bere egonkortasun mentala zalantzan jartzea eragin zuten; beste batzuek santu handitzat jotzen zuten bitartean.[10][11] Sarada, hemezortzi urte zituenean bildu zen Ramakrishnarekin bere borondatez Dakshineswarren 1872an, bere osasun mentalari buruzko zurrumurruak entzun ondoren. Ramakrishna pertsona adeitsua zela iritzi zuen, eta beragatik kezkatzen zela.[8]
Kaliko tenpluan Dakshineswarren

Dakshineswar-eko Kali tenpluan, Sarada Devi gela txiki batean bizi izan zen, nahabat edo musika dorrean.[12] Jayrambatiko bisitata laburrak kenduta Dakshineswarren geratu zen 1885 arte.[13] Garai honetan Ramakrishnak Sannyasiko bizimodu monastikoa hasia zuen eta horrek ezkontza inoiz ez burutzea ekarri zuen.[8][7]
Apaiz bezala, Ramakrishnak Puja Shodashi izeneko zeremonia erritual bat egin zuen, non Sarada Devi eserarazi zuen Kali jainkosaren eserlekuan, eta "Tripurasundari" ama jainkotiarrak bezala adoratu zuen.[14][15] Swami Saradananda, Ramakrishnaren ikasle zuzenaren arabera Ramakrishna munduari ezkontza asexual baten ideala erakusteko ezkondu zen.[16] Ramakrishnak Sarada Ama Jainkotiarraren gizakunetzat hartzen zuen, eta Sree Maa (Ama Sakratua) bezala zuzentzen zitzaion. Izen honengatik zen ezaguna Ramakrishnaren dizipuluen artean.[17][18]
Saradaren eguna goizeko hiruretan hasten zen. Bere abluzioak Hugli ibaian bukatu ondoren, japa edo mantra-errezitaldia egiten zuen egunsentira arte hausnartzen zuelarik.[19] Ramakrishnak mantra sakratuak erakutsi zizkion, eta pertsonak bizitza espiritualean gidatu ahal izateko hezi zuen.[20] Sarada Devi lehen dizipulutzat hartzen dute Ramakrishnaren jarraitzaileek.[21] Bere meditazio orduak izan ezik, denbora gehiena Ramakrishna eta bere debotoentzat kozinatzen zuen. Sarada Devi bigarren mailan geratu zen arren, bere nortasun epel eta pretentsiorik gabeak bere bizitza aszetikoaren lagun izatera erakarri zituen emakume elizkoi batzuk.[22]
Ramakrishnak eztarriko minbizia izan zuenean, Sarada Devik paper garrantzitsua jokatu zuen bere sendaketekin eta berarentzat egokiak ziren elikagaien prestaketarekin. Ramakrishna 1886ko abuztuan hil ondoren, Sarada Devik, alargun batentzako ohiturek agintzen zuten bezala, eskumuturrekoak atera nahi izan zituenean, Ramakrishnaren ikuspen bat izan zuen, non bertan esaten zion: "Ez naiz hil, gela batetik bestera pasatu naiz."[23] Haren arabera, alargun bat bezala janzteko asmoa zuen bakoitzean, Ramakrishnaren ikuspegi bat izaten zuen, hori ez egiteko eskatuz.[24] Ramakrishna hil eta gero, Sarada Devik paper garrantzitsua izaten jarraitu zuen sortzen ari zen Ramakrishna mugimendu erlijiosoan. Mugimenduaren gidari espiritual izan zen hurrengo 34 urteetan.[25]
Erromesaldia
Ramakrishna hil ondoren, Sarada Devi erromesaldi bat hasi zuen Indiako iparraldetik, dizipulu talde batek lagunduta, horien artean Lakshmi Didi, Gopal Mi, eta Ramakrishnako zenbait elizgizon. Taldeak Shiva jainkoari eskainitako Benareseko Vishwanath tenplua eta Rama jainkoaren bizitzarekin lotuta dagoen Ayodhya hiria bisitatu zituen. Ondoren, Krishna jainkoarekin lotzen den Vrindavan bisitatu zuen. Tradizioaren arabera, Vrindavan-en, nirvikalpa samadhi-a esperimentatu zuen eta guruaren rola betetzen hasi zen. Ramakrishnaren hainbat ikasle formatu zituen, Mahendranath Gupta barne.[26][12] Bere biografo eta ikasle tradizionalen arabera, "Ama" deitzea ez zen soilik errespetu adierazpen bat. Ezagutzen zuten guztiak ohartzen ziren haren amatasun kalitateaz.[26]
Kalkutan

Erromesaldiaren ondoren, Sarada Devi bakarrik bizi izan zen Kamarpukurren, Ramakrishna jaio zen herrian, non pobrezia eta gosea jasan zituen urtebetez. 1888an, ikasleek jakin zutenean laguntza behar zuela, Kalkutara gonbidatu zuten. Han Swami Saradanandak etxe iraunkor bat eraiki zion. Udbodhan etxea deitu zioten etxeari. Mayerbati ('Ama Santuaren etxea') bezala ere ezaguna, bere bizitzako aldi luzeena jaioterritik kanpo igaro zuen tokia da.[27]
Udbodhan etxean, Ramakrishnaren beste dizipulu eta elizkoi batzuekin egon zen; ezagunenen artean, Golap Mi, Yogin Mi, Gopaler Mi, Lakshmi Didi eta Gauri Mi zeuden. Mendebaldeko jarraitzaileak izan zituen, hala nola ahizpa Nivedita eta ahizpa Devamata, eta harreman estua izan zuten berarekin.[28][29][30][31] Gero eta pertsona gehiago hasi ziren Ama Santuaren orientazioa, prestakuntza eta hastapen espirituala jasotzen. Swami Nikhilanandak, bere jarraitzaile zuzenak, honela idatzi zuen: "Haragizko umerik ez bazuen ere, asko zituen izpiritukoak." Ikasle guztiak bere seme-alabatzat hartu zituen.
Ramakrishnak eskatu zuen Sarada Devik bere misioarekin jarrai zezala hil ondoren, eta bere dizipuluek ez zezatela bereizi nahi izan bera eta emaztea. Elizkoien eta biografo tradizionalen arabera, Sarada Deviren abegikortasuna bakarra zen eta amaren harrera zuen ezaugarri.[32] Bere debotoen esperientzia mistikoak azaltzen dituzte, batzuek berarekin amets egiten zutela giza itxurako jainkosa bat bezala irudikatzen zuten, nahiz eta inoiz ez zuten haren irudia ikusi izan. Beste batzuek ametsetan jaso zuten haien bokazioa. Horren adibide da Girish Chandra Ghosh, bengaliar dramaturgiaren aita, hemeretzi urte zituela Sarada Devi amets batean ikusi eta mantra bat jaso zuena. Urte batzuk geroago ezagutu zuenean, harritu egin zen ametsaren pertsona berbera aurkitu zuelako.[33]
Azken egunak

Sarada Devik Jayrambati eta Kalkutaren artean eman zituen azken urteak. 1919ko urtarrilean, Sarada Devi Jayrambatira joan zen eta urtebete baino gehiagoz egon zen bertan. Egonaldiaren azken hiru hilabeteetan, bere osasunak behera egin zuen nabarmen. Bere bizitasuna asko hondatu zen eta Kalkutara itzuli zen 1920ko otsailaren 27an. Hurrengo bost hilabeteetan sufritzen jarraitu zuen. Hil baino lehentxeago, azken aholkuak eman zizkien bere jarraitzaileei:
"Gauza bat esango dizuet: izpirituaren bakea nahi baduzu, ez bilatu akatsak besteengan, zure akatsak baizik. Ikas ezazu mundu osoa zeureganatzen. Inor ez da arrotza, seme-alabok: mundu osoa zuena da!". Hau izan zen bere azken mezua munduan. 1920ko uztailaren 20an hil zen, asteartean, 1:30ean, Mayer Badin santutegiko lehen solairuan, Kalkutan. Bere gorpua Belur Math-en erraustu zen, eta tenplu bat eraiki dute bertan.[28]
Eragina
Sarada Devik zeregin garrantzitsua izan zuen erakunde berrian lider eta aholkulari gisa, geroago gizarte-lanari eskainitako monasterio-ordena bihurtu zena: Ramakrishna Misioa eta Ramakrishna Math. Gayatri Spivakek idazten du Sarada Devik "ukimenez eta jakinduriaz jokatu zuela bere papera, beti bigarren mailan mantenduz".[8]
Swami Nikhilanandak, askatasunaren alde borrokatzen zenak eta Mahatma Gandhiren jarraitzailea zenak, Sarada Devi bere guru gisa onartu zuen eta Ramakrishna ordenarekin bat egin zuen Ramakrishna-Vivekananda Zentroa sortuz New Yorken. [34][35]
Hezkuntza formalik jaso ez zuen arren, Sarada Devik emakumeen hezkuntzaren alde egin zuen. Devamataren esku utzi zuen bere ametsa: neskentzako eskola bat Gangesen, non ekialdeko eta mendebaldeko neskek elkarrekin ikasteko aukera izango zuten.[31] 1954. urtean, Sara Deviren omenez, Misión Sri Sarada Math emakumeentzako ordena monastikoa sortu zen.[36]
Swami Vivekanandak gutun bat idatzi zion Chicagon Erlijioen Munduko Parlamentura joateko asmoari buruzko iritzia eskatzeko. Haren bedeinkapena jaso ondoren bakarrik erabaki zuen Ameriketara joatea.
Erreferentziak
- ↑ «Sri Sarada Devi» archive.indianexpress.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ Sri Sarada Devi. Indian Express.
- ↑ (Gaztelaniaz) Saradeshananda. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19, 96 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pavitrananda, 1967. 2025-06-19, 3 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Jackson, 1994. 2025-06-19, 18 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Spivak, 2007. 2025-06-19, 207 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19, 97 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ «Betty Jackson, Autumn/Winter 1994» Betty Jackson, Autumn/Winter 1994: 52-53. 2020 doi:. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ Mission, Belur Math, The Headquarters of Ramakrishna Math & Ramakrishna. MASTER AND DISCIPLE : - Chapter 1 : THE GOSPEL OF SRI RAMAKRISHNA. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Isherwood, 1987. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19, 99 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rolland, 1994. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) W., Jones, Kenneth (1989). (2025-06-19). Socio-religious reform movements in British India. Cambridge University Press ISBN 0521249864. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Ingelesez) «Mother of bliss : Ānandamayī Mā (1896-1982) | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Ingelesez) «Mary Magdalene and the divine feminine : Jesus' lost teachings on woman | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Leo Schneiderman. Ramakrishna: Personality and Social Factors in the Growth of a Religious Movement. Blackwell Publishing. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979,. 2025-06-19, 102 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sugirtharajah, 2003.. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sugirtharajah, 2003.. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ The Gospel of the Holy Mother, "Introduction artxibatua 2016 ko martxoaren 10an Wayback Machinen."
- ↑ (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19, 105 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19, 105 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ Leo Schneiderman. Ramakrishna: Personality and Social Factors in the Growth of a Religious Movement. Blackwell Publishing doi:..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979,. 2025-06-19, 107-108 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19, 107-108 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19, 115-116 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Foxe, 1975. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Oldmeadow, 2004. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Levinsky, 1984. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19, 113 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19, 115 or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ghanananda y Stewart-Wallace, 1979. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hixon, 1997. 2025-06-19, xiii or. (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Laderman, León. 2025-06-19 (kontsulta data: 2025-11-24).
Erabilitako bibliografia
- Ghanananda, Swami; Stewart-Wallace, John (1979). Women Saints of East and West. Vedanta Press. ISBN 978-0-87481-036-3.
- Pavitrananda (1967). A Short life of the Holy Mother. Advaita Ashrama.
- Saradeshananda, Swami. The Mother As I Saw Her.
- Isherwood, Christopher (1987). The wishing tree : Christopher Isherwood on mystical religion (1ª ed. edición). Harper & Row. ISBN 0062504029. OCLC 16005292. Consultado el 27 de febrero de 2019.
- Hixon, Lex (1997). Motilal Banarsidass Publishers, ed. Great Swan: Meetings With Ramakrishna. Burdett, N.Y. ISBN 0-943914-80-9.
- Jackson, Carl T. (1994). Vedanta for the West. Indiana University Press. ISBN 0-253-33098-X.
- Spivak, Gayatri Chakravorty (28 de diciembre de 2007). Other Asias. Wiley-Blackwell. ISBN 1-4051-0207-1.
- Levinsky, Sara Ann (1984). A bridge of dreams : the story of Paramananda, a modern mystic, and his ideal of all-conquering love. Lindisfarne Press. ISBN 0892810637. OCLC 13074261. Consultado el 27 de febrero de 2019.
- Muller, Max (1898). Râmakrishna his Life and Sgyings.
- Laderman, Gary; León, Luis D. Religion and American cultures : an encyclopedia of traditions, diversity, and popular expressions. ISBN 157607854X. OCLC 53015823. Consultado el 27 de febrero de 2019.
- Campbell, Joseph; Larsen, Stephen; Van Couvering, Antony (1995). Baksheesh and Brahman : Indian journal, 1954-1955 (1st ed edición). HarperCollins. ISBN 0060168897. OCLC 33840718. Consultado el 27 de febrero de 2019.
- Rolland, Romain (1994). The life of Ramakrishna. Advaita Ashrama. ISBN 8185301441. OCLC 39212855. Consultado el 27 de febrero de 2019.
- Sugirtharajah, Sharada, (2003). Imagining hinduism : a postcolonial perspective. Routledge. ISBN 020363411X. OCLC 54829051. Consultado el 27 de febrero de 2019.
- Prabhavananda, Swami (1980). The spiritual heritage of India (3º ed. edición). Vedanta Press. ISBN 0874810221. OCLC 7243658. Consultado el 27 de febrero de 2019.
- Foxe, Barbara (1975). Long journey home : a biography of Margaret Noble (Nivedita). Rider. ISBN 0091240417. OCLC 2210551. Consultado el 27 de febrero de 2019.
- Oldmeadow, Harry (2004). Journeys East : 20th century Western encounters with Eastern religious traditions. World Wisdom. ISBN 0941532577. OCLC 54843891. Consultado el 27 de febrero de 2019.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.