Sara Olaizola Alcántara (Irun, 1997ko urriaren 6a) gipuzkoar futbolaria da, erdilari jokatzen duena.
Ibilbidea
Mariño KK eta Oiartzun KE taldeetan ibili ondoren Real Sociedaden aritu zen 2018 eta 2020 artean.[1] 2022tik berriro Oiartzun KE taldeko jokalaria da.[2] 2023an Piquek sortutako Queen 's League, futbol 7 ligan parte hartu zuen Adri Contreras zuzendutako El Barrio ekipoarekin.[3]
Klubak
Reala
Talde txuriurdinak fitxatu zuen 2018an, erdilari postua indartzeko.[4]
2019ko Maiatzaren 11an, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin.[5]
2019ko Abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean.[6]
2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu zuten. Finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde gelditu ziren. 2020ko ekainean Errealeko bere ibilbidea amaitu zela jakinarazi zuen.[7]
Sariak eta aintzatespenak
Erreferentziak
Kanpo estekak