Sara Samir Elsayed Mohamed Ahmed (arabieraz: سارة سمير السيد محمد أحمد, Al-Huaniya, 1998ko urtarrilaren 1a) pisu-jasotzaile egiptoarra da. 2016ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina[1] eta 2024ko Jokoetan zilarrezkoa eskuratu zituen[2]. Munduko txapelduna birritan izan da.
Biografia
Aita eta neba nagusia halterak izanik 2010ean hura ere halterofilia egitera animatu zen. Eskualdeko txapelketak irabazten hasi eta Egiptoko selekzioan sartu zen. 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan 69 kg-tan brontzezko domina eskuratu zuen, emakumezko egiptiar batek lorturiko lehen domina olinpikoa izan zen.[1]
2022an eta 2023an Munduko txapelduna izan zen. Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan 81 kg pisuan aritu zen eta zilarrezko domina eskuratu zuen.[2]
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak