Saoirse Úna Ronan (ˈsɜːrʃə ˈuːnə ˈroʊnən[1]) (New York, AEB, 1994koapirilaren 12a) irlandar jatorriko estatubatuar aktorea da. Paul Ronan aktore irlandarrak eta Monica Ronanek daukaten alaba bakarra da. Saoirsek hiru urte zituenean, Irlandara joan zen bizitzera eta Carlowko konderrian hazi zen. Txikia zenean bere aitari laneraino laguntzen zion askotan.
Saoirse telebistan The Clinic (2003) eta Proof (2004-2005) telesailetan agertu zen lehen aldiz. Garai hartan, Harry Potter eta Felixaren Ordena filmean Luna Lovegood izeneko pertsonaia interpretatzeko frogak egin zituen, baina azkenean Evanna Lynch aukeratu zuten [2]. Saoirse ospea irabazten hasi zen Atonement (2007) Joe Wrightek zuzendutako pelikulari esker. Han Briony Tallis izeneko 13 urteko neskato bat interpretatu zuen.